Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela urtebete alargundu zineten biok. Nerea, gaur Oihana etorri zaizu esanez bakarrik ere asmatu duela bizimodu berri bat egiten.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo:
Bizi zoriontsu bat
izana lehenago
senarra joan zenetik
guztia akabo
nahiz ta hondoa jota
ez nagon zeharo
nik ere asmatu det
noski hemen nago
baina bizi naiz lehen
baino tristeago.

O. Iguaran:
Nik ez diot Nerea
orain denik festa
baino lagun artean
ito det protesta
bueltarik ez badaukat
jarraitzeko presta
nahiz etxea sentitu
hutsunez gainezka
lehengoa ez da baina
hain tristea ez da.

N. Elustondo:
Jubilatuetara
da nere irteera
eta han lagunekin
jokatu tutera
entretenitzeko nik
badaukat aukera
baina gero iluntzean
heltzean etxera
lau paretak erori
ohi zaizkit gainera.

O. Iguaran:
Ba, orduan afaltzera
nere etxera igo
ze bai, hutsak sortzen du
nahikoa bertigo
baino nik deskantsutzat
det nahiko motibo
hiru urtez gaixorik
joan zen astiro
bizitza deskubritzen
ari naiz berriro.

N. Elustondo:
Ordea zaila dago
tristura arintzen
guztiz posible denik
nik ez det sentitzen
minak gure baitan du
kabia eraikitzen
ta gero barrenetik
ez baita lurrintzen
ikasi beharko da
harekin bizitzen.

O. Iguaran:
Nahiz urtebetean ez
osatu indarrik
batzutan sentitzen naiz
indartu samarrik
nahiz ta momentu hontan
ez degun senarrik
zure ondoan nago
ez da esan beharrik
alargun gaude baina
ez gaude bakarrik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra