Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-09-19 Amezketa Jaialdia
Gai-jartzailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Xabat
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla.

Deskribapena

Doinua
Mando baten gainean I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Sarraski haundigorik
nik ez det ikusi
suntsitzen hasi eta
ene nola suntsi!
Takto haundirik ez dute
hoiek erakutsi
zure aberek ze kriterio
artistiko gutxi.

X. Illarregi
Pinturak egin ditu
lehenik markoan
gero eskultura bat
mendian, kanpoan
denak erori dira
Maialen gaurkoan
ez zeunden hain seguru
egiterakoan.

M. Lujanbio
Abildade faltarik
ez nuen ageri
azken detaileraino
ondo gera bedi!
Behiek bota dituzte
ene ze miseri
ta gainera behizaina
gainean eseri.

X. Illarregi
Nahiz jarri dituzun
hasieran finko
ni ere haserre naiz
ta gainera tinko.
Kaltetua ni bainaiz
hau hemen egin, to!
Lehen betizu ziren
eta orain pinto.

M. Lujanbio
Pinto eta betizu
abere motela
ez dute ondo segi
euren karrusela
zuk ez dezu jakingo
hoiek ez bezela
nere enborrek miloiak
balio dutela.

X. Illarregi
Bat behiak zikindu du
ta bestea urak
horrelakoxe gauzak
ditulako udak
hau filosofia bat da
ta ahaztu dudak.
Bere selekzioa
egin du naturak.

M. Lujanbio
Selekzionatu ditu
haundi eta ttiki
batzuk lurrera bota
poliki-poliki
“betizua bai artea
adar eta titi”
esango nuke baino
ni ez naiz Gorriti.

X. Illarregi
Eta hori esanda
jarri zara horra
neretzako zurea
bai zen hitz gogorra
esaten nuen bai nik
zurea ze altxorra
betidanik izan da
arte bat hauskorra.

M. Lujanbio
Hauskorra pentsa zazu
gauza ona dela
horrek historiaren
karga du itzela
betizuok akabauko
dira dena dela
ta enborrak segiko du
menhirrak bezela.

X. Illarregi
Salgai jarri ditu ta
hurbildu zaizkigu
hara egurrezkoak
bat, bi eta hiru
erosi behar dizut
honek merezi du
txabola egiteko
balioko digu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra