Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-09-24 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Mendizabal, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarete, Unai eta Alaia. Badira urte batzuk arropak eskuz egiten hasi zinetela. Hasieran zuentzat egiten zenituzten; ondoren baita inguruko lagunentzat ere. Zuk, Unai, zuen sorkuntzat salgai jartzeko gogoa daukazu. Alaiak, berriz, ez.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Unai Mendizabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Kotoizko jertse-egiten jarri
genuen hainbat enpeño
ta gure lana besteei salgai
gaur zertako ez jarri, ño?
Gure herria Bershka ta Zaraz
betea da leporaino
hobe dirua gugana etorri
Amantziorenera baino! (bis)

A. Martin
Baina Amantzio ta konpainia
nolatan utzi ahantzita?
Larunbatero egiten dute
zentro handitara bisita.
Gure patrikak hobeak dira
eta arropa polita
baina jendeak kontsumitzen du
baloreak erantzita! (bis)

U. Mendizabal
Hiru makina, lau armario
presta dezagun sotoa
gure arropak balorea du
ta maila dauka goikoa.
Berta-bertako piparrak eta
sardin ta atun potoa..
Arropak ere beharko luke
kilometro zerokoa! (bis)

A. Martin
Baina begira haien beirate
eta eskaparateko
kristal handiak konpetentzia
dira guretzat kalteko.
Hirurehun euron dago kuota
justu lentejak jateko
egun aberats izan behar da
autonomo izateko. (bis)

U. Mendizabal
Hori gerora ikusiko da
irabazik gorabehera
nere ustetan hementxe degu
gure biziko aukera.
Zergatik eta Skunkfunk hortxe
Puntutanen sudadera…
Bide hontatik behin hasi ziren
bakarrak ere ez gera! (bis)

A. Martin
Nahiz eta ongi irteten diren
bizitzan apustu batzuk
ez gara Onddo ta punto eta
gainera ez gara Skunkfunk!
Zuk elikatu zure Instagram
zure Twitter, zure Facebook*
eta erronka eginez gero
zuri erosiko dizut! (bis)



*Feizbuk ahoskatu zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra