Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Elustondo
Garbitzea ez dugu
inoren kaltean
ze kaltzontzilo pila
kulero tartean!
Galdera bat sortu zait
orain esatean
zenbat pertsona zara
bizitza batean? (bis)
A. Arzallus
Goizean kirolean
nabil jo ta fuego
gero ikasle, gauean
bertsolari edo
beraz, hiru pertsona
hor dauzkazu bero
zu ere bai nerekin
ibili ezkero! (bis)
N. Elustondo
Beraz alda naiteke
zure arabera
baina ez dakit ibil
gaitezkeen batera.
Zu gizon-gizon zara
ta uste det zera
titizorro hau ere
zurea ote da? (bis)
A. Arzallus
Honek du jakinmina
honek du premia
entrenatzen pasatu
nuen pandemia.
Atzo gauean izan
nuen konpainia,
ez da nerea baina
neri eskainia! (bis)
N. Elustondo
Kuartotik entzuten zen
“Gora!” eta “Biba!”
ta opari ta guzti
egin despedida.
Nere proposamena
kontuan harira
nere neskame lana
hogei euro dira. (bis)
A. Arzallus
Ba horren kontra azaldu
beharko natzaizu
ta lanak banatzeko
ez bazara gai zu
jantzi kolore pixka’t
hartu zazu aizu
hola umorea ere
argituko zaizu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra