Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Laburu
Hamaika gazte bada
parranda egina
O. Iguaran
reziklatzen gainera
ondo ez dakina
A. Laburu
kalian kristala ta
plastiko zikina.
O. Iguaran
Kontuz kristalarekin
ez hartzeko mina.
O. Iguaran
Plastikozko basoak
jartzen dira baina
A. Laburu
gure burua ezin
alperrik engaina
O. Iguaran
kristal puskaz betea
dago lur labaina
A. Laburu
kontzientzi zikina
garbia mingaina.
A. Laburu
Gu ere horrelaxe
ibiltzen ginan ta
O. Iguaran
geroztik ezin sartu
zaborretan hanka
A. Laburu
nahiz eta badaukagun
garbizale planta
O. Iguaran
parrandara irtetean
desfasa galanta.
O. Iguaran
Zuk gaupasaz baldera
botatzen al dezu?
A. Laburu
Nik zer egiten dedan
ikus dezakezu
O. Iguaran
basoa esan nahi nun
ez sabela kexu
A. Laburu
ekologiarekin
zenbat konpromezu.
A. Laburu
Herri hontan jarri zan
atez atekoa
O. Iguaran
ta ate itxi hartan
ze danbatekoa!
A. Laburu
Arratoi haundi horrek
lodi du lepoa
O. Iguaran
dena kamioi berean
eramatekoa.
O. Iguaran
Batera sartzen dira
sei kontenedore
A. Laburu
herri hontan ez dabil
jendia dotore
O. Iguaran
reziklatua bereiz
ahal balitza hobe
A. Laburu
eskerrak soilik diran
bizpahiru kolore.
A. Laburu
Jendiak ez zuenez
bereizten ikasi
O. Iguaran
lurreko botaka horrek
ez du egiten grazi
A. Laburu
baino hemen bazterrak
ezin dira nahasi
O. Iguaran
behar den aina diru
ezin irabazi.
O. Iguaran
Soldata txikia ta
hau da zabor pila!
A. Laburu
Alkatia ez da ez
etorriko bila
O. Iguaran
jadanik sartu dira
ehun Keler botila
A. Laburu
ta lana nahi duena
etorri dadila.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra