Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-emailea
Maiz, Gorka
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Soto, Julio
Zubeldia, Iker
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela egun batzuk Berria egunkarian Pako Aristik honako hau idatzi zuen: "Munduan hainbat gerra, gosez hildako, miseria bada, eta gu arazoaren zuztarrak aztertu ordez hostoak ureztatzen ari gara".

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Gerrak badira nonahi ta noiznahi
gogoan degu hartua.
Barkatu Pako aztertzen hasi
ta hostotan geratua
bainan sustraien kontua degu
aspalditik ulertua:
sustraia beti patrikan du ta
han ematen du frutua.

U. Alberdi: Hamar hatzekin ezin kontatu
dagon injustizi jasa
eta edonork izan nahi luke
antzemateko kapaza.
Aristirena nahiz egia den
gauza bat dauka eskasa:
sustraia zein dan detektatzea
beti ez dela erraza.

M. Lujanbio: Sustraia zein den detektatzea
herri hau den baratzean
Euskal Herriko aferak igual
sustraiak dauzka atzean.
Iraganean ta hostoei beira
gaude itsutu antzean...
beranduegi izan liteke
hostoak eroritzean.

A. Sarriegi: Euskal Herrian zenbat iritzi,
zenbat uste, zenbat jende,
Batzuek "Hiru" beste batzuk "Lau"
besteek "Zazpi bageunde...".
Etorkizuna nik oso ondo
ezin ikus alafede
ezin bagera ados ipini
adarrak kontatzen ere!

I. Zubeldia: Sustraiak gora sustraiak behera
hor gabiltza egunero
pakerik ere ezin etorri
hala nahi izan ezkero.
Adarrei ura botatze hori
alperrik da honezkero.
Sustraiei ere zergatik bota
behin ihartu eta gero?

J. Soto: Dena nahi dugu gure etxe kanpo
eta etxe barrenean
ta "Ai ze pena!" Nairobin haur bat
goseak hiltzen denean.
Gose gutxio, gerra gutxio
eongo dira azkenean
gure buruakin daukagun gerra
irabazten dugunean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra