Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Perea, Oihane
Soto, Julio
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Gaiari oharrak
*Mantso-mantso kantatu zuen puntua Juliok.

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:

Aizu beti zergatik
diozu ezetza?

I. Elortza:

Beste bat bilatzera
datorrena ertza!
Aizu agindu bat da
ez zazula pentsa!
Lehendakariarentzat
hori da ofentsa.



O. Perea:

Herriak ote zuen
Patxi aukeratu?

I. Elortza:

Ta bestela zergatik
nago horren altu?
Probokatzera zatoz
parkatu! parkatu!
Zuk be kanapeak jan
eta ez pentsatu!



J. Soto:

Entenditzen al duzu
pixka bat euskera?*

I. Elortza:

¡Oye mira colega
que tengo el EGA!
Eta Nafarroatik
dator hau gainera!
Zoaz Eginon gora
haizea hartzera!



A. Arzallus:

Larrosa zenbatean
salduko zenuke?

I. Elortza:

Orain igual pentsatu
egin behar nuke
baina larrosak dira
plastikozko kutre
españolek La Roja
aukeratzen dute.



M. Lujanbio:

Ta ze iruitzen zaizu
Egigurenena?

I. Elortza:

Hemen diskrezioa
da gauza onena
guztiekin hitz egin
da egin behar dena
denok nahi dugulako
konpondu problema.


____________
*Mantso-mantso kantatu zuen Juliok

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra