Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zure ustez hagitz guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Munduan barna bidai batera
joan nintzen pozik zeharo,
ikuskizunak ta esperientziak
izan nituen oparo.
Jordaniara iritsi ginen
bidaia hortan, akabo!
Aita ta ama, hartu gogoan
ni maiteminduta nago,
mutiko hori bihurtu baizait
sentimentuen arrago,
bera beltza da, jakin zazue,
arabiarra zehatzago;
aita ta ama horren zuriak
ez zerate, ba, izango?
Bera beltza da, baina halare
ez da ni baino beltzago.

Bera Ammanen ezagutu nun
bere aitan alfonbra-dendan,
sartu orduko begiratu ta
moldatu ginen primeran.
Arabiar denak bezela zela
pentsatu nuen haseran,
baina gerora harreman hori
berezi zela antzeman.
Besotan hartu eta laztanak
egin zizkidan ileran;
ezin dezute imajinatu
ze oroitzapen ona dedan!

Euskal Herrian nahiz ta hamaika
nobio izan aukeran,
inongo zurik sekula ez dit
holako musurik eman!

"Lagun min pila joan beharra
herritik horren aparte!".
Arrazoi dezu, nik ere hori
ukatzen nuen gaur arte,
baina zer esan, gure bizitzek
sorpresa hauek dauzkate;
eta eskerrak sorpresak dauden,
tristura litzake kalte.
Mohamed daukat nere ondoan
konplejorik ez det bate,
apurtu dugu kolorearen
ta arrazaren zenbait kate.
Zuek ere zabal utzi itzazue
zuen leiho zuen ate,
sufritu egingo duzuelako
ohitutzen ez bazerate.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra