Bertsos - View details To know more about this section
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Munduan barna bidai batera
joan nintzen pozik zeharo,
ikuskizunak ta esperientziak
izan nituen oparo.
Jordaniara iritsi ginen
bidaia hortan, akabo!
Aita ta ama, hartu gogoan
ni maiteminduta nago,
mutiko hori bihurtu baizait
sentimentuen arrago,
bera beltza da, jakin zazue,
arabiarra zehatzago;
aita ta ama horren zuriak
ez zerate, ba, izango?
Bera beltza da, baina halare
ez da ni baino beltzago.
Bera Ammanen ezagutu nun
bere aitan alfonbra-dendan,
sartu orduko begiratu ta
moldatu ginen primeran.
Arabiar denak bezela zela
pentsatu nuen haseran,
baina gerora harreman hori
berezi zela antzeman.
Besotan hartu eta laztanak
egin zizkidan ileran;
ezin dezute imajinatu
ze oroitzapen ona dedan!
Euskal Herrian nahiz ta hamaika
nobio izan aukeran,
inongo zurik sekula ez dit
holako musurik eman!
"Lagun min pila joan beharra
herritik horren aparte!".
Arrazoi dezu, nik ere hori
ukatzen nuen gaur arte,
baina zer esan, gure bizitzek
sorpresa hauek dauzkate;
eta eskerrak sorpresak dauden,
tristura litzake kalte.
Mohamed daukat nere ondoan
konplejorik ez det bate,
apurtu dugu kolorearen
ta arrazaren zenbait kate.
Zuek ere zabal utzi itzazue
zuen leiho zuen ate,
sufritu egingo duzuelako
ohitutzen ez bazerate.