Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Igor, hamabi urteko haurra zara, eta Unai zure aita. Orain dela urtebete hil zitzaizun ama, Igor. Gaur, Unai, aita, emazte batekin etorri da etxera "gurekin biziko da" esanez. Hiruna bertso, hamarreko handian, Igor hasita.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Orain urte bat hil zen ama ta
ordutik ni naiz herabe.
Beste emakume bat orain hemen
gure etxeko zutabe.
Beraz gurekin bizi behar da,
ez didazu egin galde;
halere aita onartzen dizut
ez dezala egin alde;
bizidunekin bizi nahi dut nik,
baina hilak ahaztu gabe. (bis)

Iturriaga:
Eskerrik asko seme maitea,
aurkeztera noa Ana;
lehenengo ta behin matrail hoietan
emaiozu musu bana.
Nik ondo dakit maitatzea dala
zuk gehien nahi duzun arma;
zer izango dan zeure esku dago
nire semetxo laztana:
gura baduzu zure laguna,
nahi baduzu zure ama. (bis)

I. Elortza:
Ama zein lagun, gauza berdina
izan litezke funtsean,
aurrekaldera begira nago
ta atzekoak atzean.
Emakume hau maita dezaket
nik ere zure antzean;
aman lekurik ez du beteko,
gelditu baitzen hutsean,
baina maitatzen banau egingo
diogu bat bihotzean. (bis)

Iturriaga:
Eskertzen dizut ez agertzea
barruan duzun sustoa,
oraindik ere gertu izanik
aman oroitza freskoa.
Baina Anaren agerpen hori
bide hortatik ez doa,
nik onartzen dut amaganako
joera hori berezkoa;
nik zoriona aurkitu nahi dut
ta ez haren ordezkoa. (bis)

I. Elortza:
Beraz ordezkoik ez dugu behar
eta sikatu malkoa;
zoriontsuak izan gaitezen
bada aukera nahikoa.
Anak hartuko du beraz orain
gure amaren lekukoa;
badakit, aita, zu ere zara
ama ahaztu gabekoa,
baina Anak ere eskertuko du,
kendu ezazu lutoa. (bis)

Iturriaga:
Luto guztiak hostoak legez
erori baietz banaka!
Zure aitari hartu diozu
gizon tristearen planta,
baina ederto jakin dakizu
poza dudala galanta,
ta ekarri dizut pizza haundi bat
ta sei Coca-Cola lata;
ipini mahaia, egun eder hau
ospatu egin behar da-ta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra