Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Arkaitz Ugartetxea
Bertsoa entzun |
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Arkaitz Ugartetxea
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Agirreazaldegi:
Guztiz lehertu nintzen
aizu, lehenago;
pentsatzen nuen "nire
bizitza akabo!".
Baina alaituz noa
gero ta gehiago,
igandeak pasian
ohi ditut igaro;
senarra hil zen baina
ni bizirik nago! (bis)
Ugartetxea:
Baina azkar ahaztu zaizu
egia esanda;
ez zait asko gustatzen
zure propaganda.
Senarra asko maite dut,
hain ona izan da!
Hilerrira joateko
beti hartzen dut txanda,
ta pozez bueltatzen naiz
muxu bat emanda. (bis)
Agirreazaldegi:
Animoak ez ditut
ahul edo plako;
ederki jantzi eta
irteten naiz bapo;
gaur egin litekeena
ez utzi biharko.
Pozik pasiatzen dut,
aitortu beharko,
senarra nire ondoan
daramadalako. (bis)
Ugartetxea:
Nun ibiliko diren,
hori batek daki,
mundutik urrun hainbat
leku eder izaki!
Muxu ematen diot
han argazki bati;
zuk ondoan daukazu
ta oso ederki;
neri ere bueltatzeko
esaten dit beti. (bis)
Agirreazaldegi:
Senarraren bisita
duzu zuk gurari,
muxua emateko
zure lagun hari.
Nik emango dizkizut
aholku ugari,
hiltzen ari zarela
baitizut nabari:
muxua emaiozu
zeure buruari. (bis)
Ugartetxea:
Nere senarra beti
daukat nik gogoan,
lehen'be beti izaten
bainuen alboan.
Zoritxarrez mundutik
hain urrun zen joan.
Heriotza iristen
bazait hurrengoan,
lurperatu nahi nuke
beraren ondoan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra