Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain dela hilabete ezkondu zineten bikotea zarete. Zuk, Igor, emazteak, ezkondu aurreko koadrilarekin ateratzen jarraitu nahi duzu. Aitor senarrak jada sasoi hori pasa dela dio. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Igor hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Kejak eta ujuak
nik ez dakit zenbat!
Behin ostirala heltzen
denean batipat,
afaldu ta irtetzen
bainaiz etxetik at,
lagunekin joateko
eskubidea daukat;
batera bizi gara,
baina ez gara bat.

Sarriegi:
Zure hitz hoiek dira
neretzako burla,
ikusirik koadrila
beti zai duzula;
lasai geratu zera
ta bejondeizula!
Denbora behar dugu
ta ez disimula,
edo pentsatuko dut
maite ez nauzula.

I. Elortza:
Haundiegia bota
duzu oraingoan,
gure maitasun hori
ez dago jokoan.
Kalera noa, nire
koadrila dago han;
arnas eta atsegin
hartzen dut kanpoan;
gehiago maite zaitut
itzultzerakoan.

Sarriegi:
Itzultzean ni maite,
ez da hain arraro;
barka, baina zurekin
ezkonduta nago.
Horregatik jotzen det
normaltzat zeharo,
lagunak maitatzea
oso ondo dago,
baina maite dituzu
ni baino gehiago.

I. Elortza:
Hori ez da egia,
ez naiz joaten usu,
etorri eta eman
mesedez bi muxu.
Zure iritzi hoiek
kalteko dituzu;
barka senarra, baina
zeurekoi zara zu;
ez nauzu nahi zurekin,
zuretzat nahi nauzu.

Sarriegi:
Muxua eskatzeko
ez zaude isila,
zuk horrela konpontzen
duzu katramila.
Zuretzako kalea,
zuretzat koadrila,
ta ni ez baldin banaiz
nahi duzun mutila,
hasi beharko dezu
beste baten bila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra