Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek nortasun agiri edo identifikazio kartak zarete. Aitor, ENA edo Euskal Nortasun Agiria zara, eta Maialen, Espainiako nortasun agiria. Biok zaudete pertsona beraren karteran. Hiruna bertso, zortziko handian, Aitor hasita.

Deskribapena

Doinua
Ludi bizitza abesti gozoz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Gaur bi agirik topo egin degu,
baina zer demontre da hau?
Bistakoa da: bere buruan
aurretik eginak dirau.
Nahi ez duela heldu zaizkio
hainbat lege, hainbat arau;
zu jarrarazi egin zaituzte
eta ni berak jarri nau.

Lujanbio:
Baina bidea nik libre daukat
ta zuk bete-bete trabaz;
ni gazteleraz inprimatua
eta zu berriz euskaraz.
Gure jabea beti dabil zu
beste baterako lagaz,
argazkia ere muituta dezu
izango zuen dardaraz!

Mendiluze:
Biak batera zeuzkan ordea
dardara eta zentzuna.
Ni egitea izan da beraz
zurekiko erantzuna.
Nik azaltzen det jabeak duen
berearen maitasuna;
zuk bere izena azaltzen dezu
ta nik bere nortasuna.

Lujanbio:
Biak patrika berean gaude,
biak elkarren hurrean;
ni zurekin ez baina zu zaude
nerekiko haserrean.
Zu nortasuna omen zerala
diozu modu errean,
nortasuna ere galtzen du batek
goardia zibilen aurrean!

Mendiluze:
Goardia zibilen aurrean nahiz ta
susto bat duen hartua,
ni atera nau nahiz eta izan
zuregatik galdetua.
Jarrera horrek ni indartzen nau
ta zeu zera kaltetua;
indarra dezu baina horrela
kenduko dizut lekua.

Lujanbio:
Neri lekua kendu nahiean
al da zure jo ta kea?
Oraindik indar haundia daukat,
beharko dezu tartea.
Nere aurpegiak sortarazten du
patxara eta pakea;
zure aurpegiak irekitzen du
kalabozoko atea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra