Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-alabak zarete. Sustrai alabaren ibilerak direla eta, Arkaitz ama kezkatuta dago. Asteburuetan, ohi bezala, dantzalekurako prestatzen ari zarela, Arkaitz amak esan dizu berak ere dantzalekura joan nahi duela zurekin. Launa bertso, zortziko txikian, Sustrai hasita.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Haunditzen juana naiz
urteetan zehar,
bakarrik ibiltzeko
badut nahiko indar.
Gera zaite etxean
ta ez egin negar;
barkatu, baina ez dut
bizkarzainik behar. (bis)

A. Goikoetxea:
Alaba apaintzen da,
gainera nabarmen;
zeozer arraroa
pasatzen da hemen.
Gainera aztoratu
hau esan ondoren;
zuk ze behar daukazun
nik dakit ondoen! (bis)

Colina:
Hori horrela denik
zergatik izkuta?
Hementxe utzi nauzu
barrena histuta,
baina etxean hobe,
ez nezake uka,
zuk gure aita zaintzen
nahiko lan duzu-ta! (bis)

A. Goikoetxea:
Aita dela-ta ez egin
alaba marmarrik,
hura geratuko da
etxean bakarrik.
Gauetan ez baduzu
egiten deus txarrik,
amagatik ez duzu
beldurtu beharrik. (bis)

Colina:
Ez dut oso gustoko
zure enkantua,
ta adarra jotzeko
ez da momentua.
Parrandan izaten da
atarramentua;
ez naiz txintxo ibiltzen,
hori da kontua! (bis)

A. Goikoetxea:
Horrelako zeozer
baneukan gogoan,
horregatikan nahi du
bakarrikan joan.
Txintxo ez bada ibiltzen
ateratakoan,
ibili beharko du
amaren ondoan! (bis)

Colina:
Ama potxola honek
nun dauka zentzuna?
Bere arrazoi hori
askotan entzuna.
"Egon zaite etxean"
nere erantzuna,
ta kontatuko dizut
entzun nahi duzuna. (bis)

A. Goikoetxea:
Alabak ez du horren
gauz gutxi ikasi,
badaki nora joan
eta nondik hasi.
Eztabaidak ez digu
gehiago merezi;
nahi duzu baina ez zera
juango ihesi! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra