Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lujanbio:
Kontxo, a ze sorpresa
mutiko gailena!
Gogoratu zait zure
anuntzioarena.
Zu al zera munduko
irakasle onena,
pasodoblea hiruko
egiten zuena? (bis)
Maia:
Ni naiz mutiko hori,
har zazu kontura;
nik han ikusi nizun
zeneukan ardura;
zu zera neska hori,
a ze abentura,
pasodoblea erdi
bihurtu zun hura! (bis)
Lujanbio:
Oraindik naiz zurekin
dantzatu desiran,
hankapalon bat edo
ia komeni dan...
Mejikanetan ere
jiran eta biran,
belaunarekin tripan
ematen zenidan. (bis)
Maia:
Nik honi ezin diot
ezer erakutsi,
baina etorri da ta
hori ez da gutxi.
Lehenengo aholkua:
indarrakin eutsi,
lepotik heldu eta
hankak libre utzi. (bis)
Lujanbio:
Gero nahi nuen euskal
dantzak dantzatzea,
besoak gora jaso,
buruan haizea.
Hanka haundi hoiekin
normal nekatzea,
kosta behar zaizu hanka
puntetan jartzea! (bis)
Maia:
Ez zen mejikanarik,
ez pasodobleka,
euskal musika ere
ez zegon uneka.
Musikaz ezer ere
ez dakizu neska,
han soilik bakailaua
entzuten zen-eta. (bis)
Lujanbio:
Baina nik nahiko nuke
musika hura ken,
bakailauak ez baitzun
nahi aina iraupen.
Nola mirari haundirik
ein ez genezakeen,
ia ikasten degun
kalejiran joaten. (bis)
Maia:
Kalejirakin egin
liteke balantza;
nik orain hartzen dizut
ahateen antza.
Partikularretara
zatoz etxerantza,
nik ondoen etzanda
egiten det dantza. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra