Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Fredi Paia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Goikoetxea:
Aizu, juango zera
bide laburrean,
harrotasuna badut
naizen apurrean.
Nahiz ta izar ugari
eduki hurrean,
nik jarriko dizkizut
bi hankak lurrean! (bis)
F. Paya:
Gaur hanka sartu duzu
epaile, agian;
banoa dutxatzera
era nabarian,
baina hortxe daudenak
gradaren erdian,
hanka jarriko dute
zure aurpegian. (bis)
A. Goikoetxea:
Hori horrela denik
ez zait iruditzen,
epailea ez baita
hain gaizki aritzen.
Nahiz ta ohitua zauden
diru asko biltzen,
futbol zelaian ez du
diruak agintzen. (bis)
F. Paya:
Aztoratuta nabil
epaile hauekin;
protestaka hasi naiz
partiduan arin;
kanporatzea nahi nun,
behar duzu jakin,
milioi piloa jaso
ta lanik ez egin. (bis)
A. Goikoetxea:
Gozatu behar duzu
aldagela ertza,
zapuztuko baitizut
daukazun ametsa;
etorkizuna duzu,
ez zazula pentsa,
nere elastikoa
dagon bezain beltza. (bis)
F. Paya:
Ai, gure epailea,
pertsona haundia,
esaldi bat badago
oso nabaria,
publikotik entzuten
duzun esaldia:
gaur zu beltzez ta bihar
zure familia. (bis)
A. Goikoetxea:
Horrela mehatxua
zuk bota didazu;
pausoa aurrera ez
atzera emazu;
zuk lepotikan gora,
eman zazu kasu,
baloiak baino haize
gehiago daukazu! (bis)
F. Paya:
Epaileak daukana
da frustazioa,
agintari izateko
bere ilusioa.
Nahiz epaiketan sartu
kontra akzioa,
lasai, irabazi dut
jubilazioa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra