Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok itxaropena zarete. Zu, Sustrai, txiroen itxaropena zara, eta Igor aberatsen itxaropena da. Hiruna bertso, sei puntuko motzean, Sustrai hasita.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Topera nago aurrena,
ez naiz ezer'e hurrena,
gauzak aguro aldatzen dira
bizitzan barrena.
Esperantza etsipena
ez ote da txiroena?
Ni nautelako bizitzan duten
armarik onena. (bis)

I. Elortza:
Nahiz ta ez naizen krudela,
aberatsekin fidela;
nahi dut diruak segi dezala
lehenago bezela.
Dirudunentzat horrela
beti irabazi itzela,
ta esperantza daukat halaxe
gertatuko dela. (bis)

Colina:
Jokatzen badute trebe,
egiten diet mesede,
auzo batzutan nahiz etsipena
den beti errege,
animatzea dut xede,
normala da alafede,
aberats egin nezakeelako
pobreena ere. (bis)

I. Elortza:
Bota duzu mila mezu
ta ni ez naiz horren kexu,
nigatik bada pobre artean
segi dezakezu;
eta sinets nazakezu,
gaur hartzen dut konpromezu
geroago ta gehiagorena
izan zaitezen zu. (bis)

Colina:
Izan arren atsegina,
ni gozo ta hau gordina,
zentzu berean ez baitijoa
gure ahalegina.
Hori da daukazun mina,
zure nahia ta ezina,
anbizioa ta esperantza
ez dela berdina. (bis)

I. Elortza:
Zu ikusten zaitut gazte,
ene, zenbat buruhauste!
Esperantzaren bila burua
hor dijoa aske.
Aberatsentzat nahi beste,
pobreak zorion eske;
horrela bada biok egia
bihurtu gaitezke. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra