Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-11-01 Alegia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Jokin Sorozabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Saioa
1995-11-01 Alegia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Andoni
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jaikiera edo esnaera desberdinak dituzue zuek biok. J. Sorozabal ilusiorik gabe jeikitzen da egunero, Andoniri egunsentiak poza emanten dio. Hiruna bertso Andoni hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1995-11-01 Alegia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Jokin Sorozabal

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga:
Lainoen tartetikan
eguzkia ager,
egun berri bat dator
ni ez nabil oker.
Eguzkia ikusiz
nola leike asper?
Bizi poza daukat
nik horritxi esker,
atzera beiratuta
ez bait dago ezer.

Sorozabal:
Ni're aurrera begira
ateratzen naiz bai,
kalera joanda buila
eta zarata zai.
Inor ez det lagunik
denak ditut etsai,
zerbaitegatik ez naiz
ateratzen alai,
ilusio faltsurik
ez bait det egin nahi.

Larrañaga:
Etxean dago ondo
semea ta aita,
nik neure suertea
gaur nahi nuke aipa.
Itxaropentsu nago
nik neuk hala nahita,
ilusioa det nik
betidanik maita,
tristura esan gabe
etorritzen baita.

Sorozabal:
Arrazoia dezu bai
tristurak hor daude,
uste gabe egiten
dira gure jabe,
horregatik ez det nik
zuk aina umore.
Baikorra izan behar da
bai alaia ere,
baina geuren buruak
engainatu gabe.

Larrañaga:
Nere bururik ez det
engainatzen bat'e,
zure eskutan dezu
konturatu zaite.
Bizitzai zertan jarri
horrenbeste kate,
sinisten ez badezu
zeuretzako kalte!
Nik hola izan nahi det
bizi naizen arte.

Sorozabal:
Ontzat hartzen det lagun
zuk neri esana,
ni haurtzaroan bait naiz
baikorra izana,
baina geroztik bapo
aldatu det plana.
Gauzak garbi ikusten
badet nere lana,
ezin bait det sinistu
ikusten ez dana.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra