Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ospitaleko itxarongelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Txikitatikan edukia dut
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxe aurrean sirena hotsa
oihu eta zalaparta
"Badijoala, badijoala!
Benga aitona aguanta!"
Sartu dute ta zai egon behar
hauxe degu gero marka!
Bildurrez sartu gera-ta
orain notiziak falta.
Bildurrez geunden eta bildurrik
ezin burutik aparta
batzutan zeinen mingarria den
erlojuaren tik-taka! (bis)

Horrelakotan ezin da egon
ez patxaran ta ez alai
hankak geldirik utzita ere
buruak martxan baitarrai.
Gure aitona non ote dago?
Zer gertatu ote da? Ai!
Inor ezin egon lasai
ta denak txarrenaren zai.
Mediku batzuk pasatzen dira
baina pasa bakarrik bai
inork ezin du ezer kontatu
ala ez du kontatu nahi. (bis)

Gure aitonak bizitza luze
ederra zuen helburu
beteak ditu larogeita bi
ta nahi ditu ehun inguru
baina minbizi alu horrekin
inor ez dago seguru.
Ezin al gaitu hartu gu?
Bera zergatik hartu du?
Mediku bat hor inguratzen da
triste, aurpegi ta buru
"Bale, ez esan, konturatu naiz
agur esan behar dugu!" (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra