Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Martin, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Une honen bila ibili zara azkeneko hilabeteetan. Bihartik aurrera dena desberdina izango da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Nere gorputza dardarka daukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Neurria:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolaritzan aurrekaldera
emanak ditut bi pauso
jakin badakit dagoeneko
ez dagoela horren lauso:
bihartik aurrera plaza ugari
egingo ditut akaso
bihurtuko naiz asko bezela
oholtza gaineko pailazo
ta niri buruz hitz eiten baietz
hainbat andre eta atso!
Lehenago zenbat arazo
lehenago zenbat frakaso...
Nahiz ta bihartik aurrera plazan
jarduteko hainbat dei jaso
gaur bertsolari nauzue baina
bertsolari nintzen atzo.

Nere igande arratsetako
hutsune asko akabo!
Maia, Irazu ta Maialenek
nekin batera bi trago
baietz hartu ta plazetan ere
baietz ibili oparo!
Ez naiz izango bertsolari hain
gazteak bezain naufrago
gaurtik aurrera etorkizuna
askoz argiago dago
nahiz ta sentitu arraro
hainbat kamaran esklabo
nahiz entrenatzen hilabetetan
jarduna naizen luzaro
susmoa daukat jaso dudala
merezi baino gehiago.

Gurru ta Ekaitz atzean daude
badute hainbat bertute
Amaia ere eramatea
noski ez litzake kalte.
Gaurkoan ere entzule artean
ez zaigu faltako bat'e
baina tamalez txapelketetan
suerte txarra daukate
eta ez dira jardun ni bezain
gogotsu, ondo ta fuerte
bertsolaritzat naukate
ta hala izan nahi nuke
gaurtik aurrera nahiz plaza asko
egitea dudan uste
bertsolari hain gazteak ere
plazak merezi dituzte.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra