Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Alaitz Sarasola, Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-09 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolariak / Egileak
Sarasola, Alaitz
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Alaitz, ama zara, eta Aitor berriz, semea. Gaur Aitorrek esan dizu ikasketak utzi eta pailazo bezala lanean hasi nahi duela. Alaitz ama hasita, hiruna bertso sei puntuko motzean.

Deskribapena

Doinua
Pizti arrunten modura
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Alaitz Sarasola, Aitor Sarriegi

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarasola:
Semearen bidetikan
kezkatua naiz egitan
oraingo hontan hartua zaitut
benetan begitan.
Pailazo zera sarritan
esana dizut egitan
hortako ez dezu ikasketarik
utzi beharrikan. (bis)

A. Sarriegi:
Irriparrari kolpeka
ia galdurik arreta
jendearekin egin izan det
nahiko berriketa
ta ilusioz beteta
utzi nahi det ikasketa
dedikazio osoarekin
hartu nahi det eta. (bis)

A. Sarasola:
Semearen arabera
bada hainbat gorabehera
ta aizu Aitor oraintxe noa
zerbait esatera:
"Zu pailazo izatera
zoaz hemendik aurrera
baina amari irriparrerik
zuk ezetz atera!". (bis)

A. Sarriegi:
Zure irriparreetan
begiratu begietan
ikusi ezazu gaur ze dizdira
daukadan bietan.
Umeen aurpegietan
esaten dizut benetan
irriparreak sortu nahi ditut
aurpegi hoietan. (bis)

A. Sarasola:
Sorpresa derrepentea
neretzat errematea
ikasketekin saiatu zaitez
ai seme maitea!
Arrazoiz eta betea
arren saiatu zaitea
mundu honetan errezena da
pailazo izatea. (bis)

A. Sarriegi:
Esan ala ez dilema
hori zen nere problema
hautsi dizkizut ilusioak
ta mila eskema;
kanpotik parrea dena
barrutik mina ta pena
ama ez da ez errez egiten
pailazoarena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra