Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Martin
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Martin
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Martin:
Biok zeru bat berbera
hementxe elkartu gera
ta arranoa joan nahi nuke
zure hegalpera
Euskal Herriko etxera
etortzeko gai ez zera;
a ze aldea dagoen bitan
zuritik beltzera! (bis)
M. Lujanbio:
Ederki dakigu guk´e
lur hortan beltz dihardute
arrano ta uso zeruan eta
han hainbeste putre...
Gaizki tratatzen gaituzte
arrano ez ezazu uste
ni sarri aipatzen naute bai baina
zu gurtzen zaituzte. (bis)
J. Martin:
Luma galdu bat behinipin
biltzeari nahi nik ekin
arrano beltza harraparia
ezin du ekidin.
Gose aurpegiarekin
beiratzen zaitut horren fin
nik ez dizut eman baina
ematen dizut min. (bis)
M. Lujanbio:
Ematen didazu bai min
eta nik ezin ekidin
zukin banderak eiten dituzte
poemak nerekin.
Biok gara hain ezberdin
biok hain nahi eta ezin
uso gajoak zer ein lezake
arranoarekin? (bis)
J. Martin:
Bere atzaparren giltza
eta usoaren hitza
azkenaldian batu ezinik
halaxe gabiltza.
Zukin batuko banintza
a ze kontraste bortitza!
Noiz etorriko zaigu gurera
urretxindor grisa? (bis)
M. Lujanbio:
Urretxindorra da kalte
besteren nahia daukate
ikus itzazu elkarrengandik
beti hain aparte.
Ez hitz goxo ta ez pake
lurrean ez dago bat'e
zu ez zaituzte usotu ta ni
arranotu naute. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra