Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-02-17 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Juan Mari Narbaiza, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-02-17 Azkoitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxezarreta, Jesus Mari "Izazpi"
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Anjel
Narbaiza, Juan Mari
Peñagarikano, Anjel Mari
Xabier "Euzkitze"
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Larrañaga gimnasiako maisua da eta Narbaiza, matematiketakoa; Euzkitze ikaslea gimnasian ondo dabil baina matematiketan gaizki, Peñagarikano alderantziz.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-02-17 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Juan Mari Narbaiza, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Maisuak egin behar
gaur bere aitorrak,
sarri izango ditut
umiekin zorrak,
zenbaitentzat alperrik
mailua ta porrak,
burua ona dute
gerriak gogorrak. (BIS)
Peñagarikano
Larrañaga bai dala
tontolapikoa,
beste honek e(re) tontotik
badauka nahikoa,
ni nauzue kasu bat
patolojikoa,
gimnasta txarra baina
matematikoa. (BIS)
Narbaiza
Ikasle argal horrek
jo du entrepeta,
lehengoan erori ta
hautsi zun kopeta,
ta Euzkitze zurekin
ni nago erreta,
bi ta bi zenbat diran
ez dakizu eta. (BIS)
Euzkitze
Maisua bere ustez
oso dotorea,
suspensoak jartzeko
badu adorea,
kontu zahar hoiek baino
ez al da hobea
poltsikoan daukadan
kalkuladorea? (BIS)
Larrañaga
Peñarekin maisuak
pena du benetan,
azkena gelditzen da
soinketa danetan,
begira azkenean
zer pentsatzen detan,
junturik ez ote dan
zure belaunetan. (BIS)
Peñagarikano
Belaunetan juntura
buruan rnila haize,
nik hernen badadukat
hainbeste oinaze,
baina matematika
onak bezelaxe,
«cinco por cuatro veinte
tres por cuatro doce» (BIS)
Narbaiza
Horixe ikasi du
hor kurtso guztian,
eta hargaitik nago
hain modo tristian,
penatzen naiz ni hasi
Peña ikustian,
belaxe erortzen da
potroaren azpian. (BIS)
Euzkitze
Nahiz ta saltoka bera
ez dan atrebitu,
numerokin askotan
oi gaitu harritu,
kristal horrekin badu
nahikua meritu,
hamar numerotatik
bi ikusten ditu. (BIS)
Larrañaga
Gure bikote gazte
ez degu zintzua,
halare beti txartzat
daukate maisua,
pazientzian ere
hauxe da pisua,
ni nere partetikan
Peñak suspentsua. (BIS)
Peñagarikano
Ez didalako jarri
«sobresaliente»,
eraso behar diot
honi derrepente,
neurri kontuan ere
badakit dezente,
soinketako maisua
ez dala «uno veinte». (BIS)
Narbaiza
Euzkitzek bota ditu
ikaragarriak,
honek bigunak ditu
mingain da gerriak,
baina matematikan
kontuak urriak,
nik jarriko dizkiat
asto belarriak. (BIS)
Euzkitze
Hainbeste suspensokin
nazkatuak gera,
maisuarekin badet
hamaika galera,
«cincuenta y cinco por dos
ciento diez» ote da,
Narbaizaren kiluak
gutxi gora-bera. (BIS)
Larrañaga
Maisuak nahiko lan du
ondo defenditzen,
ikaslea(r)i ez diet
dena entenditzen,
elektrika makina
ez bazaie jartzen,
hauek egun osoan
ez dira mugitzen. (BIS)
Peñagarikano
Soinketako maisuak
pattar da ginebra,
«cuatro ojos» arraioak
resta ta algebra,
ni matematikoa
zer nolako prenda,
Floria ikastetxeak
egin behar du kiebra. (BIS)
Narbaiza
Irakasleak gaude
pare dotorea,
ta nire albokoa
ez degu hobea,
gaizki esaka ta juergan
abilidadea,
joan zaizte gelara
porrero parea. (BIS)
Euzkitze
Horra, ba, gu zer geran
berak erabaki,
nik bera zer dan ere
esango det aurki,
gizarajua guztiz
tontua izaki,
nik zer ikasiko det
berak ez badaki. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra