Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1992-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A.Larrañaga:
Ikusi ez banuen
nengoke zalantzan,
baina esaten dizuet
denoi konfiantzan,
andreak jarri du hau
modernoen martxan,
bera TBO letzen
ta Lazkano plantxan. (BIS)
Lazkano:
Ile hartzen hasteko
hau ote da falta?
Ni izan naiz etxean
senar bat aparta,
plantxatzen det soineko
ta berdin gorbata,
honek ez du onartzen
matxista bat da-ta. (BIS)
A.Larrañaga:
Propagandatikan da
esan dun guztia,
zu're pixkat lehenago
zinaden gaztia,
Lazkano egin dezu
marka desastria:
Hirurogei urte ta
plantxatzen hastia. (BIS)
Lazkano:
Hobe zenduke bildu
Lazkanon harira,
zure emazte hori
sufritzen ari da,
egunez neskame ta
gauean kerida,
honek egiten dion
laguntza hori da. (BIS)
A.Larrañaga:
Nik ez diot onartzen
jarri duen plana,
leheno antz eman nion
bizkorra ez zana,
plantxaz erre baidio
zilbor pare dana,
kremailera jartzeko
utzi dio lana. (BIS)
Lazkano:
Harroxkoa jaio zan
ta harroxko hezi,
gero emakumerik
finena berezi,
neuk esan behar diot
emazte Inesi,
holako andrerikan
ez zula merezi. (BIS)
A.Larrañaga:
Bereizteko bazitun
hark ere bi begi,
zuri're esango'izut
arpegiz arpegi,
lan hori ikastea
ez dek errezegi,
behiak eskobilatzen
hobeko dek segi. (BIS)
Lazkano:
Ez ahaztu bertsota hau
antzerki bat dana,
eta gaur gertatu zait
aita onan lana,
sinistun ote degu
entzulego dana?
Bat behintzat egongo da
sinistu ez duana... (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra