Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-26 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-11-26 Eibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Elortza, Igor
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Sorozabal, Jokin
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eibar aipatzean, batzuek gauza onak entzuten dituzte, eta beste batzuek gauza txarrak. Jokin, Estitxu eta Unaik gauza onak; eta Irazu, Lujanbio eta Elortzak gauza txarrak.

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-11-26 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Eibarri buruz gauza ederrik
entzun det nik aspaldian,
eta gogoa banuen sartzeko
hau entzuten zan tokian;
herria ere omen dezute
oso modu egokian:
hemen fabrikak zentroan daude
eta etxeak mendian. (bis)
Irazu:
Jendeangana joango dira
nere lehenengo geziak;
ez pentsa, Jokin, alderdi onak
hemen direnik guziak;
bildurra ere eman dit hemen
hainbat jende ikusiak,
zaletasuna ito behar du
entzule sobredosiak. (bis)
E.Arozena:
Seguru nago baietz nik entzun
gaurko txalorik gehienak;
dirudienez, aditu ditut
egi pila nabarmenak;
hauek dirade entzundakoez
ein ditudan laburpenak:
esan didate Eibarrekoak
zaretela hoberenak. (bis)
Lujanbio:
Eibarko bertso entzulegoaz
esan didate horrela:
badakitela bertsolaritzan
"bollito" asko daudela,
bertso onak ta bertso kaxkarrak
bereizten ez dakitela,
bertso entzutera etorri ordez
ikustera datoztela. (bis)
Iturriaga:
Ene Eibarren dagoen martxa!
Ene Eibarreko jaiak!
San Andresetan ta San Juanetan
aze gaupasa alaiak!
Baina aipatu beharko dira
beste entzundako gaiak:
merke-merkeak omen daudela
Marruekosera bidaiak. (bis)
I.Elortza:
Arratsaldean Durango aldean
hitzegin eta hitzegin,
Eibar aldean behar niola
bertso saio bati ekin,
eta lagunek agurtu naute
abisu txiki batekin:
Kontuz ibili zaite, mesedez,
bizkaitar frustratuekin. (bis)
Sorozabal:
Gure herrian esaten dute:
"Eibar herririk onena",
nahiz ta neroni aurrena izan
hau sinisten ez duena;
hemen leihoa "bentania" da,
hori gauza nabarmena,
hau izango da gure hizkuntzaren
euskalkirik berriena. (bis)
Irazu:
Estetika ta irudimena
dauzkazute agortuta,
hori besterik ez da somatzen
atzera begiratuta;
kartelen batzuk hor pegatzeko
orain dituzute hauta,
baina iazko berdinak dira
eta gainez okertuta. (bis)
E.Arozena:
Txarrak esaten ari direnek
egiten digute burla,
baina gauza da horiei kontra
egin diezaiogula;
urterik urte hartuko dunez
ziurtasun bat mardula,
Eibarrek duen beste gauz on bat
bertso saio bat dugula. (bis)
Lujanbio:
Iturriagak atera zuen
iaz saioan erdira,
eta aurten nik konprobatzeko
egin det pare bat jira.
Parranda asmoz nola etorri
ke zikinaren herrira?
Hemen girorik ez dagolako
Elgoibarra joaten dira.(bis)
Iturriaga:
Mikroak ere kategorian,
prestatua dute dena;
zuen aurrean kunplitzea da
gaur guretzako aurrena;
nahiz ta bizkaitar fustrauak izan
hor ez da amaitzen dena:
Eibar omen da herri bakarra
txistu jotzen ez duena. (bis)
I.Elortza:
Lehen esan legez lagunak hasi
zaizkit lehenago kontatuz,
hauen bizkaitar fustrazioa
beraientzako gai hartuz;
duda txiki bat badaukat orain
pixkat pentsatuta buruz,
ez baididate ezer aipatu
futbol taldeari buruz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra