Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-08-16 Goizueta Jaialdia
Gai-jartzailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Goizuetako errekako bi amuarrain zarete. Txundituta zaudete jaiak hasi zirenetik ikusitakoak ikusirik, erreka ertzean zer pasatzen ari den hain zuzen.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Arozena:
Beti bezala kanping dendekin
jende asko dago aurten,
eta gu beti erabiliaz
gorputzak garbi ditzaten;
zikinkeria uzten digute
lotsik ez die ematen,
badaezpada jendeak ez du
gure uretik edaten. (bis)
Lujanbio:
Kanping hortako jende gazteak
ez dira oso bapoak,
ez dira bate txukunak eta
bate errespetozkoak;
gaupasa batez taberna hauetan
tragoak eta jokoak,
gero errekan bota zituzten
Goizutan edandakoak.(bis)
E.Arozena:
Nik ezin dut gaur ezer sinetsi
jende horien klasean,
eta ezin dut ezertxo egin
hoien kaka usaitzean;
nahiz orain arte bi amurraiak
gauden kristoren trantzean,
itxoin ezazu! ostegunean
"peña"koak etortzean.(bis)
Lujanbio:
Erreka leheno garbi zegola
aspaldian banekian,
ze zikinkeri jaso ditugun
festa hoien aitzakian;
gazte jendea, denak balantzan
ez hain modu egokian,
ta hor bertan lo gelditzen ziran
eseritako tokian.(bis)
E.Arozena:
Dirudienez bildutakoak
ez dira oso tontoak,
zikinkeria utzitzeaz gain
ai horrelako topoak,
goseak ere hiltzen dituzte
holako mutil guapoak,
okerrago da etorriz gero,
arrantzale ustekoak.(bis)
Lujanbio:
Zazpi ta zortzi egoten dira
hiruntzako duten plazan,
jende ezagun dexente ere
ikusi nuen balantzan,
ta bat Estitxu Arozena zan
hor egon nintzan zalantzan,
hemen etxia badauka baina
ez dakit zerta juan zan! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra