Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jexux Iribar "Olalde"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-11-14 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Iribar, Jexux "Olalde"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen herrian udal hauteskundeak izan berri dira. Zu, Jexux, senarra, hautagaien zerrendan zinen eta boto bat bakarra jaso duzu, zeurea. Botoa ematera, Olalde, emaztearekin joan zinen.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jexux Iribar "Olalde"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Arzallus:
Kanpainan pasatua
dugu hilabete;
mitinak gaur ta bihar,
igande ta aste;
emaztean laguntzik
ez dadukat bate :
etxean bakarrikan
nahi nauzu alkate.(bis)

Olalde:
Hortarako behar du
hoinbeste jenio...
ta senarra ez dezu
batere balio,
zure botoarekin
ni ez nintzan fio;
etxian gutxi eta
herrian gutxio.(bis)

J. Arzallus:
Emaztean laguntza
zen beharrezkoa,
bainan ikusten denez
ez nau gogokoa.
Noiz krixtotikan duzu
hola gorrotoa?
Nori eman diozu
zuk zure botoa? (bis)

Olalde:
Ni're herriaren alde
amorratzen nago,
ta lana egiten det
gero ta gehiago,
zeini eman diotan
jakin nahirik dago...
Sekretua da eta
ez dizut esango.(bis)

J. Arzallus:
Gaur arte etxean neu
bainintzen nagusi,
baina ni alkatetzat
ez nau nahi ikusi;
poz bat badut niregan
frakaso ta guzi,
botorik ez baitio
eman Arzallusi.(bis)

Olalde:
Botoa ez emanik
hartu dezu mina,
baina nik aurretikan
nuen hau jakina.
Arzallus zerade zu,
garbi hitzegina;
apelliduz bai, baina
ez zera berdina.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra