Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Sorozabal, Jokin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zezen-plaza inguruko belaze batean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik ole! eta txalo zaparrada latzak entzuten dituzu.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1 GAIA: Herriko parkean zauden banko bat zara. Asteburuetan zure inguruan gertatzen denaren berri
konta iezaguzu.
2. GAIA: Zezen-plaza inguruko belaze batean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik ole! eta txalo
zaparrada latzak entzuten dituzu.

Deskribapena

Doinua
Maitasuna da bizi izateko
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez dakit nundik ekarri zuten
hain ohitura berezia,
baina zezenek pasatzen dute
barru aldera hesia;
torturatu eta hiltzen dituzte
nahiz ez izan merezia.
Garbi dago ikusia
nola dan gure auzia: (bis)
gaur gizarteak galdua dauka
bere duintasun guzia,
batzuen jolas bihurtu baitu
beste batzuen bizia. (bis)

Zezen aurrean jartzeko ere
behar da hainbat balore;
jartzen denari egiten zaio
hainbat agur ta ohore,
baina kanpoan nik ez dadukat
jendeak hainbat umore;
a ze festa latzen jabe
egiten diren halare! (bis)
Disfrutatzea ona da, baina
gu're orain hemen gaude;
ezin al leike festarik egin
inor torturatu gabe? (bis)

Ni're kanpoan hementxe nago,
agian, hemen betiko;
oso haundia ez naizelako
hala ninduten utziko,
baina nork esan egun batean
ni ez nautela hor hilko?
Joango banitz barrurako,
bengantza egin beharko. (bis)
Torero hoiek jakinagatik
nik ez dakit zenbat truko,
tripa guztiak atera arte
ez det atseden hartuko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra