Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotekideak zarete. Iaz Estitxuri ahaztu egin zitzaion Aitor, zure urtebetetze eguna eta ez zizun ezer oparitu. Aurten, bezperan etorri zaizu ze opari nahi duzun galdezka.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Iaz ez gisan zatoz
aurten galdetzera
despiste bat izan zen
zure arabera
zurikeri faltsuan
etorri al zera?
Iazko egunak ere
bazuen bezpera. (bis)

E. Arozena:
Aurten oroitzapena
jarri dut lanean
mutilaguna pozik
uzteko planean
zure urtebetetzea
dut oroimenean
Caribeko bidaia
jaso nuenean. (bis)

A. Sarriegi:
Zer nahi dedan galdetuz
zatoz putre-putre
aurten betetzen ditu
hogeita hamar urte.
Behin eskatzen hasita
urte hoien truke
iazko oparia
ikusi nahi nuke. (bis)

E. Arozena:
Gaur niri kaña sartuz
ekin eta ekin
hain garrantzitsua're
zela hau ez nekin;
ez baduzu eskatzen
aurten berdin-berdin
gelditu beharko duzu
muxutxu batekin. (bis)

A. Sarriegi:
Ez zaidazu eskeini
xirri edo muxu
hortan bestela ere
abila zara zu
ta egia da nerekoi
jarria naukazu
ta zuk aurten urterik
betetzen al dezu? (bis)

E. Arozena:
Opari batengatik
nolako mobida
jada galdua duzu
iazko diztira
ba ni ez naiz hasiko
datari begira
zu nere izatea
nahiko opari da. (bis)

A. Sarriegi:
Orain arte genbiltzan
biok elkar maitez
agian konpontzea
hobe bide batez:
laxo bat lotu eta
gauez etor zaitez
eta pentsatuko det
barkatu ala ez. (bis)

E. Arozena:
Gauerako utziaz
laztan ta fereka
erabaki dut noa
ia prisaz beteta
oparituko dizut
aurten kamiseta
gainera Hitzakoa
modan daude-eta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra