Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-29 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Autobideko ordainlekuan egiten duzue lan. Oraintxe pasatu dira zuen aurretik hogeita hamalau polizia auto Madrilera bidean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Goizeko hirutan kolpe lehor bat
gauaren isilean ai!
Ameslariek putre berdeak
zeuzkaten nonbait euren zai.
Lehenago ere geratu dena
beste behin ere ikusgai
hesia altxa behar diegu
ta eurak badoaz lasai.
Peajea guk ordaintzen degu
eta kobratu ere bai. (bis)

A. Sarriegi

Autopistara ere zabaldu
da herri honen problema
inpotentzia da barrenean
guk daukagun sentipena.
Baina egia osoa ez da
zure peajearena:
barruan preso nor zeramaten
zen ikusi ezin zena
ta barrukoek ordaintzen dute
peaje garestiena. (bis)

M. Lujanbio

Baina beraien mina soinean
gerok ere badakargu
nahiz ta hainbeste guk ez sufritu
eiten gera horren kargu.
Zenbat gauetan... zenbat holako...
luzerako itxura du.
Hemendik irten eta etxerantz
zenbatzen joan ohi gera gu
autopistako marra etenak
adina preso dauzkagu. (bis)

A. Sarriegi

Garestia da herri honetan
ordaintzen den mailegua
urte askotan luzatu baita
daukagun sufrimendua
baina kezka bat ere badaukat
burutik ezin kendua:
gogorra bada hor pasa eta
inondik ezin heldua
okerrena da geratzen zaidan
konplize sentimendua. (bis)

M. Lujanbio

Baina ez gera gu konplizeak
mutu gera gehienean
hesia igo egiten degu
ari baikara lanean
nahi ezta ere neurri batean
baikaude euren menean
Madril aldera dijoazenean
ze sugarra barrenean!
Hala're kezka haundiagoa
da bueltan datozenean. (bis)

A. Sarriegi

Denok dakigu herri hontatik
behin Madrilera joanik
ez dela heltzen justiziarik
edo bat'e berri onik.
Hogeita hamalau ziren gaurkoan
denera zenbat jadanik?
Autopista hau luzea dela
hori ederki dakit nik
gelditzen zaigun bidea ordea
luzeagoa oraindik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra