Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-29 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iñaki
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Finalerako sarrerarik gabe geratzeko beldurrez, atzo jarri zineten leihatilaren aurrean, kanpin-denda eta guzti. Lerroan zuen aurretik zegoenak erosi ditu azken sarrerak.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga

Gure aurrean bi txorimalo
ta azkenak beraientzat
rebentarako aukera behintzat
emango ahal dute behintzat!

M. Lujanbio

Bi txorimalo hoiek dauzkagu
gertuan ta parez pare
bertsoak aditzeko rebentan
zenbat patzeko prest zaude?

I. Gurrutxaga

Bi txorimalo nola dauzkagun
rebentako parez pare
momentu hontan salduko nuke
nere bikotea ere!

M. Lujanbio

Txapelketa aurten halako boom
ta exitoa izan da, ño!
Klasifikatzea errezago
sarrerak lortzea baino!

I. Gurrutxaga

Beraz sarrerak lortzea zaila
omen degu geurekiko
lau urte barru badakit beraz:
apuntatu eta kito!

M. Lujanbio

Hara! Hor pasa da Iturriaga
harrotasunez beteta
eska zaiogun seguru asko
erosiak zeuzkan-eta!

I. Gurrutxaga

Erosita bi izango zitun
Iturriagak bazpa're
baina Durangon erosi gabe
lehendikan dexente daude.

M. Lujanbio

Hor pasa da Iñaki Murua're
lehendakari ohoredun
horren xuabe hitz egiten du
ia ze borondate dun!

I. Gurrutxaga

Hara Lizaso! Cuatro por cuatro
batekin dator xuabe
seguru bera sartuko dala
bat'e sarrerarik gabe!

M. Lujanbio

Baina gu sartzea hain erreza
izango danik ez uste!
Antolakuntzako peto hoiek
txinotan saltzen dituzte.

I. Gurrutxaga

Antolakuntza utzi ezazu
badaezpada apartean
ETB 1en ikusiko deu
anuntzioen artean.

M. Lujanbio

Hainbeste denbora hemen pasa ta
ez sarrera ta ez bat'e!
Ba hamaka hontan geldituko naiz
U Dos-en kontziertoa arte!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra