Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1973-12-13 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1973-12-13 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gai hau gertatua omen da. Lazkano emaztea degu eta Gorrotxategi senarra, Santa Luziko ferian izan den senarra. Baserritarra izaki, asto kozkor bat behar omen zuen, eta astoa ekarri du, baina justu orain dela urtebete zaharra zela-eta saldutako astoarekin etorri da gizona.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1973-12-13 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano: Baserritarra izanda
hau da propaganda!
Hobe bidaliko banu
kristonak emanda!
Neuk ez nuan sinistuko
hau inork esanda
astua ez du ezagutu
lagunak izanda!

Gorrotxategi: Arrazoi txarra franko
nereganatzian
lehen saldutako astua
berriz ekartzian
kristonak esan dizkit
sartzean etxian
tratu berdina egin nun
andrea hartzian!

Lazkano: Joan ta lehenengo bazkaldu
bere kapritxura
urtero ibiltzen da
era berdintsura
gero asto zaharrai hartu
gaztian itxura
hau baina azkarrago da
ijito beltx hura!

Gorrotxategi: Pentsatzen nun gauza onik
ez zala aterako
asto bat erosi det
gure kalterako
andrian zer esanak
agertutzerako
hori nahikua bada
gure etxerako.

Lazkano: Animali faltik ez det
juan dan aspaldian
galdetzen det asto danak
neretzat al dian!
Osatuta bizi naiz
ni orainaldian
ikuiluan behar zuna
daukat sukaldian!

Gorrotxategi: Andria berriketan
gure etxeko martxa!
Erori zait bihotza
eta ezin altxa!
Tratua egin orduko
armatu dun saltsa!
Andre honek berak dauka
ijituan antza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra