Bertsos - View details To know more about this section
1973-12-13 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano
1973-12-13 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano: Baserritarra izanda
hau da propaganda!
Hobe bidaliko banu
kristonak emanda!
Neuk ez nuan sinistuko
hau inork esanda
astua ez du ezagutu
lagunak izanda!
Gorrotxategi: Arrazoi txarra franko
nereganatzian
lehen saldutako astua
berriz ekartzian
kristonak esan dizkit
sartzean etxian
tratu berdina egin nun
andrea hartzian!
Lazkano: Joan ta lehenengo bazkaldu
bere kapritxura
urtero ibiltzen da
era berdintsura
gero asto zaharrai hartu
gaztian itxura
hau baina azkarrago da
ijito beltx hura!
Gorrotxategi: Pentsatzen nun gauza onik
ez zala aterako
asto bat erosi det
gure kalterako
andrian zer esanak
agertutzerako
hori nahikua bada
gure etxerako.
Lazkano: Animali faltik ez det
juan dan aspaldian
galdetzen det asto danak
neretzat al dian!
Osatuta bizi naiz
ni orainaldian
ikuiluan behar zuna
daukat sukaldian!
Gorrotxategi: Andria berriketan
gure etxeko martxa!
Erori zait bihotza
eta ezin altxa!
Tratua egin orduko
armatu dun saltsa!
Andre honek berak dauka
ijituan antza.