Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-12-06 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pantailan argazki bat agertuko da. Saharako emakume bat ageri da, begirada iluna du, zuzena. Aurpegi baten irudia da.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Harriak eta hondarra bueltan
hango kanpin denda zaharrak;
eguzkiz eta haizez zainduak
aurpegi ta atzaparrak.
Maroakoarren ihesi joan
ziren lehen sahararrak;
oain Tindufen euren irrintzi
eta euren deiadarrak...
Hona iritsi baino lehenago
tragatzen ditu hondarrak. (bis)

Emakume bat besoa goian
dagola ikusten degu;
gizonezkoek ai gerran zenbat
sufrimentu ta ernegu!
Emakumeak soilik herrian
bizitzari nola heldu?
Ikasi eta antolatuaz
ez dira bela zimeldu!
Gaur emakume sahararra da
bizi iraupen eredu. (bis)

Laguntza talde ta babes talde
ugari badago hemen
bai baitakigu gobernu baten
esku zer utzi litekeen.
Kanpotik hara bidalitako
jakiak dituzte jaten;
ariko gera gure laguntza
eta babesa ematen
ipar haizeak gure mezua
ea helarazten dien. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra