Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-02-04 Urruña Jaialdia
Gai-jartzailea
Soubelet, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Arzallus, Amets
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Estitxu, etxeko alabatxoa zaitugu, eta supazterrean aspalditik zintzilik dagoen amatxiren burruntzalia begiratzen ari zara. Beraz, Estitxu, zu alabatxoa, eta Amets burruntzalia.

Deskribapena

Doinua
Aita asmo hartu det
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Burruntzalia hor da
oraintxe zintzilik,
begirada txiki bat
bota dut hemendik.
Ttikitatik ikasi
nahi nun sukaldetik,
baina orain ez zaigu
komeni holakorik. (bis)

A. Arzallus:
Sukalderako zira
sobera alferra
eta gogoko duzu
ximini bazterra.
Gaina borobila du,
kirtena okerra...
Ihauterietarako
kapelu ederra! (bis)

E. Arozena:
Nola iritsi zara
Inauteritara?
Orain ezin dut egin
hemendik algara.
Sutondoan pasatzen
duzu zuk bolada,
odolkiak bezala
beltzatuko zara! (bis)

A. Arzallus:
Nik odolki konturik
ez nuke nahi hemen;
utzi ezazu bazter,
amen eta amen!
Baina buruan jarriz
ai, zenbat ahalmen,
buru ttikiagoa
baldin bazinuen! (bis)

E. Arozena:
Nere buruarekin
hasi jolasean,
baina sutan jartzen naiz
eztabaidatzean
zu hola ikusita
harro mintzatzean.
Ze ba isiltzen zara
amona etortzean? (bis)

A. Arzallus:
Burruntzalia hartuz
amatxi gogoan,
gaixtakeritan zinen
harturik susmoan.
Baina normala dela
deritzot gaurkoan,
sutan jartzen bazira
ximini ondoan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra