Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bapatean bilduma: 2013 Bertsolaria: Martin, AlaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 6
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso-saio honetarako kartelak jartzen ari ginela bi komentario iritsi zitzaizkigun belarrietara. Batek esaten zuen hauxe: “Zergatik beti emakume bat?”. Eta besteak: “Eta zergatik aurten emakume bakarra?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-17 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertsolariak beti dabiltza hona eta hara, euren artean abesten plazarik plaza, eta hor adiskidetasuna asko jorratzen da; noizbehinka adiskidetasuna baino gehiago. Zorionak Alaia, haurdun zaude, eta asmatu nor den aita (Andoni). Gaur esan diozu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa