Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Saio mota: Bestelako saio bereziaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uxue, lagun batek pasarte hau irakurri dit zure liburutik. (Eserlekuetatik testua irakurtzen dute).”Sasoi hartarako ez zegoen Donostiara eta Parisera neskame joateko ohiturarik. Herriko neska asko paper fabrikan enplegatu ziren gutun-azalak egiten. Zenbaitek negozio txikiak ireki zituzten erdialdeko kaleetan. Eta gutxi batzuk unibertsitatera joaten ziren letretako ikasketak egitera.
Ni salbuespena izan nintzen. Hirian bizi zen amaren aldeko izeba bat etorri zitzaigun etxera. Emakume dotorea zen. Balentziagarena omen zen mostaza koloreko berokia erantzi zuena sukaldera sartu orduko. Ama urduri nabaritu nuen janzki hura sarrerako esekitokian zintzilikatzean, bere esku maiztuekin hondatuko zuen beldur balitz bezala. Plastikozko zamauari begiratu azkarra egin zion izebak.
“Klara anderea hilzorian dago” esan zion amari “Konfiantzazko norbait behar dugu hura zaintzeko”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
[Kanta bat kantatuko du Eneko Sierrak (Katamalo taldearen “Betazalak erauztean”), aldi berean Maialenentzat gaia izango dena]
Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik
Amak ez daki nor zaren
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Baina horrek, guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorikan ez badago
Soilik begiak ixterakoan
iristen zara zeugana
betazalak erauztean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Pertsona biren alde bana zarete. Frantzian poliziak gazte bat tiroz hil berri du eta protesta handiak izan dira. Batek etsipenetik kantatuko du. Besteak, aurre egiteko jarreratik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudietan emakume bat ageri da haur kotxearekin eta oinez ihes egiten dion beste haur batekin. Emakumea eskuko ordenagailuan ari da, txikiak alde egiten dion bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa