Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bapatean bilduma: 2020 Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 6
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Apiril erdian Berrian Andonik honela idatzi du: “Gile gara gu ere, kulturgile. Baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen. Pandemia honek begi-bistan ipini du kontraesana: denek kulturgileen lanetik jotzen dute itxialdia goxatzeko. Eta, aldi berean, txakurraren ipurdia gara, bai lanera itzul gaitezen aurreikuspenetan eta bai laguntza-poltsen lehentasunak ipintzeko garaian ere. Guk entretenimendu hutsetik haragoko zerbait bagarela sinesten dugu, herri baten bizkarrezurra eraikitzeko garaian kultura ezinbestekoa dela. Nahi dugulako gara sortzaile eta kulturgile."
Zu ere, Amets, kulturgilea zara. Nola bizi izan duzu azken bolada, kulturgintza ikuspegitik eta soldata aldetik?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Euskal Hezkuntza Sistemak, euskarak eta euskaldunok beste kolpe bat jaso dugu gaur. Mendigorriko
gurasoek haurren ikasturtea D ereduan hasteko eskaera egin zuten eta Nafarroako Auzitegi Gorenak
ezezkoa eman du.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa