Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Urtea: 2001 Eskuragarritasuna: Online entzun Doinua: Kantore berri xarmant batzuekBilaketa zehaztu
Emaitzak: 8
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak zarete. Herriko jaiak berehala datoz, eta zu, Jexus Mari, biloba, egun horiek noiz iritsiko zain, ilusioz beteta zaude. Igor, aitona, berriz, jaiak heltzeko beldurrez. Hiruna bertso, zortziko handian, Jexus Mari hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lantegi handi bateko nagusia zara Unai eta lantegirako kontratatu berri duzun sendagilea Xabier. Langileen osasun egoera gertutik zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da Xabier lanean hasi zenetik, geroz eta langile gehiago dagoela bajan. Hiruna bertso zortziko handian Unai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-semeak zarete. Aitor, Maialen zure ama, alarguna, zu eta zure emaztearen etxean bizi da. Zuen bizimodua ez baitu onartzen, zaharretxera joatea erabaki duela erran dizu. Hiruna bertso, zortziko handian, Aitor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko gertakizunek ikusita, derrigortuta gagoz azkenengo informazinoa eta komentarioa zelanbait bertsotan ere azaltzea. Gaur Estatu Batuetan izan dan gertakizunari buruz bueltatxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa