Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-semeak zarete. Aitor, Maialen zure ama, alarguna, zu eta zure emaztearen etxean bizi da. Zuen bizimodua ez baitu onartzen, zaharretxera joatea erabaki duela erran dizu. Hiruna bertso, zortziko handian, Aitor hasita.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarriegi:
Zu betidanik izanagatik
zure bizitzaren jabe,
etxe berean bizi gara gaur,
egunero parez pare;
ta horregatik eskatzen dizut
ez zazula egin alde,
famili hau ez baita osoa
gure ondoan ez bazaude. (bis)

Lujanbio:
Bizpahiru urte aita hil zela
ta orain naiz alarguna.
Etxekoandre gisan daukazu
etxean ama kuttuna;
lurra nahi duzu dizdiratsua,
erropa dena txukuna...
Aitor maitea, horixe da zuk
nahi duzun osotasuna. (bis)

Sarriegi:
Nik onartzen det nere arropak
sarri dituzula pranta,
baina hitz eginda konpon liteke,
txorakeriak lagata;
mundu hontako zure ibilera
betiko ere ez da-ta,
ez det nahi haurrek antzematerik
beren amonaren falta. (bis)

Lujanbio:
"Ez joateko, ez joateko",
geratzea nahi zenduke;
haurren aurrean itxura eginez
badezu nahiko bertute.
Zure semea eta alaba
motzak diranik ez uste,
etxea hautsez betetakoan
ondo antzemango dute! (bis)

Sarriegi:
Zure iritziz atera nahian
nabil nahi aina etekin,
baina lehen ere esan dizut ta
ados ez nago horrekin,
umeek bizi nahi dutelako
beraien amonarekin;
neskame bat har dezagun, baina
gelditu zaitez gurekin. (bis)

Lujanbio:
Zure andreak eta zuk, biok,
horrenbeste buruhauste!
beti lanean, beti lepo ta
etxea erdi biluzte.
Zure semeak eta alabak
neskame bat euren truke;
eurek ez dute neskamerik nahi,
gurasoak nahi dituzte. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra