Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bertsolaria: Martin, Alaia Bertsolaria: Mendiluze, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 7
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Aitor eta Alaia senar-emazteak eta Maialen munizipala. Bi hauek autoan etorri dira eta elbarrituentzat erreserbatutako lekuan aparkatu dute. Kotxetik irten, eta makulu bat utzi dutela asentu gainean konturatu da munizipala. Baina inori ez dio errenik ikusten.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da ohiko ordua, igandea eta eguerdiko 12:00ak. Zuek zer egiten duzue beste igandeetan ordu honetan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, gazte garaiko lagunen bazkaria antolatzen hasi zara. Alaiari deitu diozu izena eman dezan, baina pandemiaz geroztik, jende askorekin elkartzeak deseroso sentiarazten duela erran dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa