Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Amdyaz" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2516
2018-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.
2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Aitor Sarriegi, atzeko bost lagunak bost mendi desberdinetan, bost testuinguru desberdinetan aurkitu dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ibon, zure etxean ez duzue bakerik azpiko apartamentua pisu turistiko moduan jarri zutenetik. Sustraik hiru egunerako alokatu berri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamar urteko semea duzue eta egunetik egunera gogo gutxiagokin joaten da eskolara. Gaur irain bat, gaur zaplazteko bat... Etxera iristean bikotea ikusi duzu semea entrenatzen horrelakoetan nola erantzun beharko lukeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
[Bertsoa] / Sustrai Colina, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igande goiza da, eguraldi bikaina eta Julio Takonera parkera joan da paseatzera bere emazte eta haurrekin. Bertan, duela hogeita bost urte ikusten ez zuen Sustrai, garai bateko gelakidea topatu du. Sustrai beste lau gizonekin mugikor aplikazio batekin Pokemonak harrapatzen dabil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Seaskak 50 urte bete ditu. Eta Xan Airek, Seaskako hizkuntza proiektuaren arduradunak, zera dio: “Ikastolek ekosistema inplikatuago baten parte izan behar lukete” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baratza daukazue eta, zu, Eli, azken urtetan Jakoba Errekondoren jarraitzaile sutsu bihurtu zara. Haren irratsaioa entzuten duzu larunbatero; egutegi dinamikoa erosi eta zehatz mehatz jarraitzen duzu baratzeko lanak egiterakoan eta abar. Baratzarekin nahiko ez eta, orain sendabelarrekin ere emozionatuta zabiltza. Sendabelarrak topatu, bildu, lehortu, ukenduak egin… Egia esan, zure bizitza horren baitan antolatzen duzu, eta azkenaldian, beste planak uzten hasia zara… Sustrai, gaur zure etxekoekin bazkaria daukazue eta Elik esan dizu, Jakobaren egutegiaren arabera lore eguna dela eta sendabelarrak bildu behar dituela arratsaldeko 14:00etatik 16:00ak bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duen edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Pisukideak zarete. Duela gutxi jarri zineten elkarrekin bizitzen. Zuri, Beñat,
afalostean telebistako eztabaida politikoak ikustea eta komentatzea gustatzen
zaizu. Sustrairi, berriz, ez.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zu, Sustrai, arkeologoa zara. Lanean ari zaren indusketa-gunean topatutako
giza hezurrak daramatzazu autoan. Laborategira bidean zoazela, Aitor poliziak
geratu zaitu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Kutsadura airean / nahi baino gehiago
Puntua: Bateko erraustegi / besteko fabrika
Puntua: Kontuan hartzen al da / gure osasuna?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Musikariak zarete. Gaur ere, beste askotan bezala, zuen herrian musu-truk jotzeko eskatu dizuete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
