Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-07-31 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Iguaran, Oihana
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Mujika, Haritz
Jarritako gaia
Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 


M. Lujanbio
Begizuolak sorbaldataino
gaur`e lo orduak zero
probatu ditut mila pastila
eta terapia jenero.
Nola sexua behar dedan nik
lo egitekotan gero
atera kontu lo egiten det
urtean bi aldiz edo. (bis)

A. Egaña
Ba oso errex jarri didazu
terapeutaren papela
alperrik dira esplikazio
boligrafo ta arbela.
Sexurik gabe lo hartzerikan
ez dezula hartzen bela?
Jakin ezazu beste guztitan
zeure esku dagoela. (bis)

H. Mujika
Nahiz ta nik ere mila terapi
ta akupuntura probatu
berdin du zaku txiki batean
edo sofan oheratu
galdera aurrez ekarri dizut
erantzuna zuk asmatu:
nola lo hartu ez det problema
baizik ta nola esnatu. (bis)

A. Egaña
Gazte jendeak lo ez hartzea
degu arazo larria
ez esnatzea ere ez degu
gauza ikaragarria.
Zure arazoa nola konpondu
nago pentsatzen jarria:
“Despertadore” deitu ohi zaio
ta da inbentu berria. (bis)

S. Colina
Lo egin gabe nagoenetik
jada bihurtu naiz triku
bera haunditu egin nahi nuen
baina egin nau txikitu.
Pentsatu izan dut “Bota balkoitik”
baina ez naiz atrebitu
nere problemak izena eta
hogei hilabete ditu. (bis)

A. Egaña
Haur txikiakin zail izaten da
loaldi bete-betea.
Beraz Colina hobe zenuke
pazientziz eramatea
baina gerora ez izateko
problema bera maitea
nik aholku bat emango dizut:
basektomia egitea. (bis)

O. Iguaran
Nere problema ez degu loa
igual lo orduak dira:
goizetik joan lanera eta
gero gauez erretira.
Haritzentzako konponbidetzat
eman dezu baino tira!
Nik loarekin dedan problema
despertadore hori da. (bis)

A. Egaña
Goizean goizik jaikitzen zera
beraz ez nauzu harritu
Oihanak duen arazo hori
zeinek ez du konprenitu?
Ardiak dauzka bere etxean
beraz ez inor larritu:
Iguaranek esnatu eta
ardiak kontatzen ditu. (bis)

A. Mendiluze
Nola ibili kanpoan lasai
ta etxearekiko izu?
Ta nola egin hontzari aio
ta oilarrari abisu?
Zer egin gauez hiru lo ordu
aski baldin bazaizkizu?
Hau beste inork ezin du jakin
zuk ez baldin badakizu. (bis)

A. Egaña
Aitorri ere lo kontuetan
esplikatzeko aukera
hartzen baitiot nahiko lo gutxi
egiten dunan tankera
bukaerarik gabekoa ta
temosoa baita bera
Mendiluzekin bertsotan hasi
eta lokartuko zera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra