Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Bertsolaritza" Lekua: "Añorga" Lekua: "Euskal Herria" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Gaztelumendi Arandia, Unai" Bertsolaria: Martin, Alaia Lana: Binaka gaia-emanda Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 77
2010-04-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gerra zibilean hil zuten zuen aitona. Gaur, hainbeste urteren ostean, bera eta beste zenbait lagun lurperatu zituzten lekua aurkitu eta beraien gorpuak ateratzen ari dira. Amona ere aurrean duzue, malkoei ezin eutsita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Larunbata da. Gaueko hamarretan bukatu duzu lana, eta kalean topo egin duzu oraintxe festara irten den Unai zure lagunarekin. Elkarrekin joateko gonbita egin dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-semeak zarete, Aitzol semea eta Alaia ama. Zuen etxean ez da sekula diru premiarik izan. Gaur, polizia etorri da zuen etxera, amaren bila, lapurretan ibili dela-eta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Alaia, museo bat ikustera joan zara, eta aurreko paretan dagoen koadro zuri-zuri bat ulertu nahian zabiltza. Alboan daukazu Unai, koadroaren egilea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko gizona zara zu, Aitor. Zure etxebizitza konpartitzeko asmoz, iragarkia jarri duzu egunkarian, eta Alaia gaztea etorri zaizu arraro samar jantzita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider Lopez artistak Budapesteko zubi bat desagerrarazi du. Lau mila eta berrehun lagun gonbidatu zituen Danubio ibaiaren koloreko aterki bana hartu eta zubi gainean jartzera. Helikoptero batetik atera zuen argazkia, eta han ez zen zubirik ikusten. Aterkipean ezkutatuta zegoen. Zuek zer desagerraraziko zenukete? Edo zer ezkutatuko zenukete aterkipean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen etxe azpian tanatorioa jarri nahi dute. Manuk manifestazioa egin nahi du, eta deialdia ekarri dio Alaiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Zuen etxean zuk prestatzen duzu gauero afaria Alaia. Gaur etxera joan zarenean Xabi ikusi duzu sukaldean. Labetik kea ateratzen ari da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seropositiboak zarete biok, eta bikotea osatzen duzue. Zuk, Aitor, ume bat izan nahi duzu. Alaiak ez du garbi ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, gazte garaiko lagunen bazkaria antolatzen hasi zara. Alaiari deitu diozu izena eman dezan, baina pandemiaz geroztik, jende askorekin elkartzeak deseroso sentiarazten duela erran dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetxotan bikote izan zineten. Hogei urteren ondoren, topo egin duzue, bakarrik bizi zarete eta ez duzue bikotekiderik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mendizale zarete. Elkarrekin mendira joan eta hamaiketakoan, zuk, Unai, tortilla bokadiloa eta zahatoa atera dituzu motxilatik. Alaiak bi barrita energetiko eta Isostar botila bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Down sindromea duzuen gazteak zarete. Bi urte pasa dituzue lanerako eta bakarrik bizitzen
jartzeko prestatzen. Gaur duzue lehen eguna zuen etxean elkarrekin.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Kuadrilakoekin oporretara joan zarete. Oporretatik bueltan, argazki albuma prestatu
du Alaiak. Zu, Xamoa, konturatu zara argazki bakar batean ere ez zarela agertzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Agin, baserritarra zara. Lege-hauste bat dela eta, lan sozialak eginarazi dizkiote Alaiari, eta gaur, Agin, zure baserrirako bide-bazterrak garbitzera etorri da Alaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa