Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lekue, Etxahun" Lekua: ZumaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 509
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri askotan aurkitzen ditugu arazoak. Andonik aipatu du Hondarribiko alardea; egin genezake ezikusiarena ere, baina Zumaian sartzean ikusiko zenituzten zabor poltsak balkoietatik zintzilik. Iristen gara herrietara, eta herri askotan daude bertsolariak arazo baten, liskar baten aurrean. Horren aurrean ez da erraza bertsolari baten papera. Gaur ere hemen denetarik egongo zarete, zabor poltsak zintzilikatu dituztenak eta zintzilikatu ez dituztenak. Ez da erraza bertsolariaren ofizio hori, zer egin horrelakoen aurrean. Horri buruz kantatzeko eskatuko nizueke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Gijarro
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bata añorgarra da eta bestea, berriz, oikiarra; herri handiago bateko auzotarrak biak ere. Hala ere, zer aldarrikatua izango duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abizena zer da, zama, ohorea, laguntza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren Julenen jarraitzaile sutsua da. Gutun piloa idatzi dizkio, baina erantzunik ez sekula. Gaur aurrez aurre daude. Zer ote du Julenek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek herri bereko bi lagun zarete, Aberri Egunera joateko asmotan zabiltzatenak. Okerreko autobusak hartu dituzue ordea: Unaik PNVkoena hartu beharrean HBkoena hartu du, eta Lizasok HBkoena hartu beharrean PNVkoena. Nola igerri diozue nahastu egin zaretela autobusez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Egañak gainerako bertsolariak txikitan nolakoak ziren kantatuko du eta banan-banan erantzun egingo diote. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-12 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zumaiako itsasmutur berri horretan eskultura bat jarri behar dutela-eta lehiaketa zabalik dago. Herritarren artean baita eztabaida ere: batzuk diote berehala ulertzeko modukoa behar duela eskultura horrek; beste batzuek, berriz, libre utzi behar zaiola artistari. Zuek zer uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jesus Maria ere atzean utzi eta Igor Magdalenaren aurrean jarri da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igorrek burua galdu du maitasunaren erruz eta lanean ez dabil ondo. Juan Mayor nagusiak deitu dio gaur bere bulegora kargu hartzeko asmoz. Ez daki, noski, bere alaba Magdalena eta Igor elkarrekin maiteminduta daudela, dagoeneko prestatua baitu Magdalenaren eta Jesus Maria aberaskumearen arteko ezkontza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: Papera Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Asko kostata baina lanpostua lortu duzu azkenean. Bihar da zure laneko lehen eguna. Goizeko bostak dira eta ohean oraindik begirik itxi gabe zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi guraso zarete. Loidisaletxek bere seme alabeei ez die telebista pizten ere uzten. Mendiluzeri jarrera hori gogorregia iruditzen zaio. Hiruna bertso Loidisaletxe hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zergatik entzun dezu / gaur goizeko meza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ehundaka uso doaz / epelaren bila... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Preserbatiboekin / egiten al duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Dozena bat arrosa bidali dizute gaur etxera. Txarteltxoak honela dio: "Orain arte asko maite izan zaitut". Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Dozena bat arrosa bidali dizute gaur etxera. Txarteltxoak honela dio: "Orain arte asko maite izan zaitut". Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa