Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lizaso, Joxe" Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10397
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guadalajara espetxeko preso arrunta zaitugu zu, Amaia. Zu, Aitor, espetxeratu berri den Barrionuevo. Patioan jokatzen diren futbol partidu horietako batean Barrionuevo atezain jarri da eta Amaiak aurpegian bete-betean eman dio baloiarekin. Betaurrekoak hautsita eta begia more-more duela bukatu du partidua Barrionuevok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jatetxeetan kontua ordaindu eta beti uzten du Irazuk propinaren bat, ohitura hori du. Sorozabalek sekula ez. Elkarrekin afaldu duzue; kontua ekarri eta ordaintzeko garaia iritsi da eta eztabaidan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenengo porroa erre zenueneko esperientzia jakin nahi dugu; non, noiz, nola, zer sentitu... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zinezaleak zarete eta maiz joaten zarete zine aretoetara. Filmak ikusteaz gain, beste zer egin liteke areto horietan? Umetan zer egin duzue? Gaur egun zer egiten duzue? Zer ikusten duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kartzelako gaia: Iragarki bat dator egunkarian, hauxe dioena: "Afrika. Primerako gidari bat behar dugu, paterak Europara fundamentuz eramango dituena; dirua ez da arazo". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lanerako gogoa, grina edo irrika pizten duen pastilla asmatu omen dute Ameriketan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kartzelako gaia: Iragarki bat dator egunkarian, hauxe dioena: "Afrika. Primerako gidari bat behar dugu, paterak Europara fundamentuz eramango dituena; dirua ez da arazo". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Ixiar Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uda honetako gaia izan dugu dopinarena, Tourrean hasiz geroztik atertu gabe dabilena, dena susmagarri bihurtzeraino. Bertsolaritzara ere iritsi omen da susmo gaiztoa; bertsolari batzuk dopatu egiten omen dira bertsoak errazago botatzeko edo. Zein da zuen iritzia, ustea, susmoa edo dena delakoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kartzelako gaia: Iragarki bat dator egunkarian, hauxe dioena: "Afrika. Primerako gidari bat behar dugu, paterak Europara fundamentuz eramango dituena; dirua ez da arazo". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Arkaitz Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin etorri zineten atzo gauean Bilboko jaietara parranda botatzera. Heldu, pare bat pote hartu, baina gero galdu egin zineten eta oraintxe arte ez duzue elkar ikusi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Non ez dakigu baina jakin dugu Andonik oporretan pasatu dituela hamabost egun eta herri honi buruzko gogoeta egin duela. Gogoeta horren berri jakin nahi dugu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakik Espainia aldera patera batean zetorren marokoar talde batek bizia galdu duela. Beste batzuek berri hori ezkutatzen saiatu dituk eta egin ezak hik aipamen bat behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek, ez badirudite ere, ia bi hamarkadaren aldea daukate adinean. Anjel Marik Irazuren adin modua zuenean ere gertatzen ziren honelakoak: manifestazioren batera joan eta jipoia ematen zieten; hormaren kontra egon behar izaten zen... Hogei urte igaro diren honetan ere antzekoak gertatzen dira. Kontaiozue elkarri zer alde dagoen ordukotik gaurkora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-01 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abiadura Handiko Trena dela eta gaur goizean telegrama bat hartu duzu, hauxe dinoena: "Zu bizi zaren baserripetik pasatuko da trena; alegazinorik badaukazu, erdu diputazinora." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue urtero folk jaialdia izaten dela Getxon. Aurten bi artista berezi samar ekarri dituzte: Irazu kubatarra eta Sorozabal iparramerikarra, maiamiarra hain zuzen ere. Anaiarteko zerbait egin nahian edo, oholtza berean ipini dituzte kantaldia elkarrekin eskain dezaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita bost urte dituzu Jokin; karrera bukatua duzu, masterra aterea, informatikan jantzia zaude, ingelesa, frantsesa eta alemaniera menderatzen dituzu, baina lanik ez duzu eta bila zabiltza. Zu, Narbaiza, enpresa bateko nagusia zara; lana bai baina soilik hilabeterako eman omen dezakezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Juan Mari Narbaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamarreko txikian aritzeko gaia honako hau duzue: Narbaiza neska errubia liraina zaitugu; liburu saltzen zabiltza etxez etxe. Saltzen duzun liburua hauxe da: "Viagrari buruz jakin nahi duzun guzia". Oraintxe jo duzu Loidisaletxeren etxeko txirrina. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hogeita hamabost urte hemen kantatu omen zenuen Uztapide zenarekin. Zer aldaketa nabaritu duzu geroztik Santion? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jose Lizaso, gauean, bertso saio batetik etxera doala, hor dago Orioko zubian semaforoa gorrian geldi; Peña izango da semaforoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
