Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lujanbio, Maialen" Lekua: GetxoBilaketa zehaztu
Emaitzak: 544
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Fredik asko ikasi du aspaldion gaitzen eta erremedio naturalen inguruan. Petrikillo edo kurandero lanean ipiniko dugu.
Beste bertsolariek gaitz bana omen dute eta Fredirengana joango dira banan bana bere gaitza azaldu eta sendabide eske. Honek banan bana emango die sendabidea. Zelako gaitza, halako erremedioa!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Maddalen ama eta Asier alaba. Jubilatu berria zara Maddalen, eta senarrarengandik banatzea erabaki duzu. Gaur eman diozu alabari horren berri.
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arrate Illaro Etxebarria, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udako saioak jai giroko saiok izaten dira, bereziak. Seguru nago gustagiarriak direla gauza batzuengatik, baina izango dira gustatzen ez zaizkizuen gauzak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Gai jartzaileak lehen puntuak emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko Ahobi gala honen protagonistari bertso bana kantatzeko eskatuko dizuet. Zein da zuentzat Mañukorta? Zer da Mañukorta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi txapeldun. Fredik, hala adierazi zuen, ez zela aurtengo Bizkaiko Txapelketara joango, txapel batekin aski zuela bere egoa asetzeko. Ametsek irakurri zituen deklarazio horiek eta irribarre bat loratu zitzaion. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-12 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Aitor Servier
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zalantza askorekin hartu zenuen erabakia. Gaur argi ikusi duzu asmatu zenuela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-09 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Jarritako gaia: Sartu zara, baina ez dakizu noiz eta zelan aterako zaren.
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue urtero folk jaialdia izaten dela Getxon. Aurten bi artista berezi samar ekarri dituzte: Irazu kubatarra eta Sorozabal iparramerikarra, maiamiarra hain zuzen ere. Anaiarteko zerbait egin nahian edo, oholtza berean ipini dituzte kantaldia elkarrekin eskain dezaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldizkari zientifiko batean aurkitutako iruzkina irakurriko dizuet: “Orain arte egindako azterketen arabera, gurasoek semeetariko baten alde duten kutunkeriak edo faboritismoak eragin negatiboa du seme-alaben buruaren osasunean, eta jarrera arazoak sorrarazten ditu haurren, nerabeen zein gazte-helduen artean. Baina, berriki, inguruko 275 familiari egindako inkesta batek eragin negatibo hori nagusi garenera arte luzatzen dela frogatu du”. Zuek anaiak zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-24 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Neba-arrebak zarete. Zuen aita edadetua da, eta gaixorik dago. Zuk, Maddi Ane, zahar etxe batera eraman nahi duzu. Zuk, Endika, nahiago duzu etxean gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-21 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete zuek, eta etxean zaudete telebista ikusten. Teleberrian diotenez normalena da, batez beste, astean lau aldiz sexu harremanak edukitzea, baina zuena ez da normala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Nola ikusten duzu / horko talde hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zu zer zara laguna / heldua ala zaharra? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Noiz utziko diozu / gazte izateari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa