Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Mendizabal, Mikel" Urtea: 2008Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1274
2008-05-23 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur goizerako zita egin duzue biok, hamar eta erdietan, Lizasoren etxean. Jon iritsi da, Sebastian atean du zain, elkarri eskua eman diozue... Zapatero eta Ibarretxe. Eskua eman ondoren zer pasatu da? Hori jakin nahi dut. Ez dakit politikaz edo zertaz hitz egin behar duzuen. Nahi baduzue elkarri eskutik helduta segitu edo... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahozko egunkari bat egingo dugu. Ez al dira bertsolariak hein batean kazetari, plazako kronikak jasotzen? Bertsolariak bertsolaritzaz. Bertsolari asko kontzienteki edo inkontzienteki egiten duten gauza bat eskatuko diegu hauei biei: meta-bertsolaritza egin dezaten. Hau da, bertsolariek bertsolariaren gainean bertsotan egitea. Baina ez da gai berria, ze hauek biek Berrian asteazkenero egiten dute, Plaza librean, bata besteari erantzunez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat eta Joxeren arteko adin diferentzia ez da izango plazan aurkitu dezakegun handiena, baina bai handienetakoa: 55-60 urte inguruko aldea izango dute. Elkarri begiratu eta izango duzue elkarren inbidiaren bat, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-14 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Domekero legez familia guztia batu zarete. Gaur bai, gaur esan egin behar diezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-27 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aita-semeak izango zarete, Unai aita eta Igor semea; familia musulman bateko aita-semeak. Gaur Igor etxera etorri da, eta aitari Olentzero etxean ikusi nahi duela eskatu dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-26 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Pedro jaiak ospatzen dituzue Asteasun, eta gaur hemen daukagu San Pedro bera: Sebastian. Jexux Mariren bizitza aztertzera etorri da, zeruan sartzeko aukerarik ba ote duen ikusteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Doinuaren izena da zuretzat gaia eta doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lau senide. Memento onak pasatu dituzue elkarrekin, baina memento on asko ere galdu dituzue. Badira hogei urte zuen jaiotetxera itzuli ez zaretela. Gaur zaudete bertan, baserriko atarian eserita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emozio fuerteak modan daude gaur egun, eta, zu, Anjel Mari, emozio fuerte zalea zara. Urteetan aurrera zoaz, eta bizitzaren monotonia hauste aldera erabaki duzu Euskal Herriko zubirik altuenetik salto egitea, puenting egitea, alegia. Badaezpada, ordea, zure mediku Iban eraman duzu. Zubi gainean zaudete biok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte askotan, zuen etxera Txernobildik ume bat etortzen zen udan. Gaur gutun bat jaso duzu, non umeak dioen osasunez ondo dagoela eta zuenera ezingo dela berriro etorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gebreselassie izeneko atleta batek behin esan zuen adina zela bere aurkaririk handiena. Zuek ere gauza bera uste duzue, zuen aurkari handiena adina duzuela. Beñatek uste du bere gaztetasuna dela bere aurkaririk handiena, eta Andonik uste du bere... Hori uste du berak ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Durangon izan zara gaur, eta handik bueltan, irratian, abesti hau entzun duzu: "Izarren hautsa egun batean...". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Velarde
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lehen bikotea izan zineten. Badira bi hilabete elkar ikusten ez zenutela. Gaur parrandan elkar ikusi eta Maialen inguratu zaio Uxueri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-14 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Arkaitz Zipitria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neba-arrebak zarete. Zuen ahizpa nagusiak umetxo bat eduki du eta gaur jagoteko eskatu dizue. Negarrez hasi da txikitxoa, eta zuek elkarri begira geratu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Memoria eginez, gogoratuko gara Txapelketa Nagusiaren finalean, BECen, ia hamalau mila entzule izan zirela. Gipuzkoako finalean, Illunben, ia bederatzi mila. Atzo jokatu zen Arabako finala, eta sekula baino jende gehiago izan zen: ia seiehun lagun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi honetako berri harrigarri bana aipatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteetan haserre egon zarete. Aitonduta, goizero-goizero, parke berean, metro gutxitara dauden banku banatan egoten zarete zuen bilobak zaintzen. Gaur, bi txikiak eskutik helduta datoz, lagunak direla esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñigo, herriko putetxera haragia eramaten duen harakina zara. Zure emazte Ainhoaren belarrietara iritsi da noizean behin putetxetik ateratzen ikusten zaituztela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bazetozen Uxue eta Andoni Baigorri aldetik honantz, eta Andonik zerbait esan nahi omen zion Uxueri, eta nahiko larri zegoen. "Aizan!" Andonik, eta "Zer duk?" Uxuek, eta Andoni isilik; handik pixka batera berriro "Aizan! Gauza bat esan behar dinat " Andonik, eta "Zer duk, esan ezak?" Uxuek, eta Andonik "Ba al dakin armairutik irtetera noala". Uxue, sorpresa eman al dizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa