Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2753
2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi agure zarete. Eguneroko moduan paseatzen ari zarete, eta halako batean, Igorrek berrogeita hamar euroko billetea ikusi du lurrean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joan den astean bertsolari handi batek utzi gaitu, Iparraldeko Xanpunek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Duela hogei urte zuen semea zena hil egin zen. Zuk, Aitor, urtero-urtero eskelak jartzen dizkiozu. Zuk, Unai, nahiago duzu betiko ahaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldian gaixo zeunden, eta joan den astean azken etsia eman dizute sendagileek: gehienez ere bi hilabeteko bizi iragarri dizute. Zertan emango dituzu bi hilabete horiek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kazetaria zara. Badakizu idazten ari zaren artikulua azkena izango dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, etxean, sukaldea eta komuna konpondu behar zenituen, eta krisia dela-eta pixka bat aurrezteko, egin ahal zenuen txarrena egin zenuen, zure koinatuari esan obra egiteko. Obrak hiru aste-edo iraun behar zuen, baina pasatu dira hilabete bi, eta lasai ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehengo batean omenaldia egin zitzaion Santi Brouardi, duela urte batzuk "bateren batek" hil zuen gizona. Hantxe elkartu zarete Unai, Edurne Brouard, Santiren alaba, eta Maialen, Kristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doral ertzainaren alarguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ikuspegi desberdina duzue etorkizunari buruz. Zuretzat, Andoni, beltza da mundu honen etorkizuna. Unairentzat zabalik dago geroa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etorkizuna ikusteko betaurrekoak jarri eta 2013. urtean zer nolako Euskal Herria ikusiko zenukete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-29 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen arteko maitasuna ezinezkoa da; hain hurbil, hain urrun; Unai iragana zara eta Maialen geroa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aireportura joan behar duzu, Arkaitz, eta Unaik esan dizu eramango zaituela. Autoan daramazuen denboran, seigarrenez pasatu zarete leku beretik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Mirenek minbizia izan zuen, eta sendatu zen arren, harrezkero ez du zure aurrean biluztu nahi, Unai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezkontza eguna duzue, Iñaki eta Unai. Zuk, Iñaki, gaur goizean, egunero bezala, horoskopoari begirada bat bota diozu jaiki orduko, eta egun txarra izanen duzula irakurri duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erabaki zenuten zazpi urte izan arte ez zeniotela esango zuen haurrari adoptatua zela. Zazpigarren urtebetetze eguna du gaur. Zuk, Amets, erran egin nahi diozu; Unaik, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mitin bat entzuten ari zarete, lehen lerroan jarrita. Ezin diezue begiei zabalik eutsi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa