Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2597
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek, ez badirudite ere, ia bi hamarkadaren aldea daukate adinean. Anjel Marik Irazuren adin modua zuenean ere gertatzen ziren honelakoak: manifestazioren batera joan eta jipoia ematen zieten; hormaren kontra egon behar izaten zen... Hogei urte igaro diren honetan ere antzekoak gertatzen dira. Kontaiozue elkarri zer alde dagoen ordukotik gaurkora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Esaera zahar batek dioenez pertsonen balioa ez da pisura neurtzen. Eta zuk zer diozu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-06 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aitona-bilobak zarete, Peña aitona eta Arano biloba. Ustekabean farmazian topo egin duzue; Peña Viagra kaxa bat eskuan duela eta Arano kondoi kaxa bat duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aritz, duela urte mordoxka Peña ezagutu zuen neska bat zara. Peñak saio bat egin, ondoren biok liatu eta hala bukatu zen kontu hori. Gaur, baina, hara non agertzen den Aritz zortzi urte inguruko ume batekin, Peñaren semea dela eta hari diru eske umea hezitzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Finalean, Belodromoan, sariak banatzean txistuak izan ziren jende askorentzat, besteak beste, txapelketa diruz laguntzen zuen Kutxa Fundaziokoentzat. Peña dugu Belodromoan dagoen Kutxako ordezkaria; Unai Bertzozale Elkarteko ordezkaria eta Irazu txistu jotzen ari diren horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kalean airosa, etxean kuriosa eta ohean kariñosa den andregaiaren bila al zabiltza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zergatikan maite dezu / neska polit beltxarana? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraindik sasoian hago baina, ez zekiat konturatu haizen hemengo bertsolarien artean gaur heu haizela zaharrena. Ez al dik zer pentsatua ematen? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Villabonako bi etxekoandre zarete. Herriko festak direla-eta Peñak sekulako banketea antolatu du etxean eta bere lagunak eta sendikoak gonbidatu ditu. Sorozabali ez zaizkio gustatzen festa klase horiek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezaguna da Peñagarikanok apostu ugari egin izan duela pelotan, bizikletan...Gaur fisioterapeutarenera joan da bere gorputza zein kiroletarako den egokiena jakiteko asmotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu eta Peña elkarrekin asko ibiliak zarete-eta kontatu Peñarekin igaro duzun momenturik onena eta txarrena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Konta itzak penak, hireak edo besteenak. Ea lortzen duan jendea negarrez jartzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zurekin igarotako momenturik onenak eta txarrenak kontatu dizkigu Egañak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arotza haiz, baina herrian inork ez hau hire izenez ezagutzen; egun batean hanka moztu ziaten eta ordutik denek "patapalo" ezizenez ezagutzen hau. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni ertzainak alkoholemi kontrol batean bere koinatua, Peña, gelditu du Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-25 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Brasilera joan behar duk oporretan datorren abuztuan. Hori dela-eta erantzungailuan hiru mezu uztea erabaki duk: bat bertsolarientzat, beste bat lagunentzat edo herritarrentzat eta hirugarrena hire maitearentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Peña, istripua izan eta ospitaleko ohean zaude, gorputz osoa eskaiolatuta. bisitan nor etorriko-eta zure neskalaguna, Amaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-03 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hil honen hondarrean omen dira berrogeita hamar urte Ernio mendiko gurutzea zutitu zutela. Garai haiek ekarri behar ditugu gogora. Hi Andoni, gurutze hori zutitzen ibili zirenetako bat haugu, eta Peña berriz, gora eta behera, behar zena garraiatzen ibili zen idia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
